Gure Hezkuntza eredua
Gure Hezkuntza eredua
Gizarte hobea eraikitzeko, asertiboak, kritikoak eta libreak diren pertsonak hezten ditugu, egungo eta etorkizuneko gizarte erronkei aurre egiteko prestatuak daudenak. Nork bere burua ezagutzeko, ideia inspiratzeileak jasotzeko, bide berriak aurkitzeko, jende ugari ezagutzeko, geure euskal kultura eta hizkuntza estu-estu besarkatzeko eta, aldi berean, munduari begira egoteko aukera eskaintzen dugu gure ikastolan.
Gure konpromisoa, gure ikasleei besteekin modu egokian izan, pentsatu eta ekiteko baliabideak eskaintzea da. Horretarako eredu pedagogiko sendo eta malgua etengabe ari gara eraikitzen. Donostiatik abiatuta mundura irekia.
Elkarlanean eta guztion artean eraikitzen dugu bidea. Guraso eta ikastolak bat eginez, kooperatiba bat osatzen dugu, haien seme-alaben hezkuntzan parte hartze aktiboa sustatuz.
Santo Tomas Lizeoa aukeraz beteriko toki bat da, zatoz Donostian sorturiko lehen ikastolara eta …
Irudikatu zure lekua munduan.
Gure ikasleei, norberarekin eta besteekin modu egokian izan eta egon, pentsatu eta ekiteko baliabideak eskaintzen dizkiegu.