Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Ikasleak ikastolan, gizartean eta familian parte hartzaile aktibo izateko oinarrizko konpetentziak landuko ditu. Konfiantzazko testuinguru batean, bere nortasuna eta gaitasunak garatzeko laguntza eta aukerak izango ditu.
Etapa honetan ikasleak ikaskuntza-egoera eta proiektu desberdinetan gauzatuko ditu beharrezko gaitasunak eta trebetasunak. Alderdi emozionala begirunez zainduz, autokonfidantza sendoa eraikiz, ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko oinarriak jarriko ditu.

BIDELAGUNAK
Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du. Etapa hasieran, irakurketa/idazketa lanketa bideratzeko logopedia zerbitzua mantendu egiten dugu. Etapa osoan zehar, ikasleen bizikidetza proiektuak berebiziko garrantzia du eta berdinen arteko harremanak egoki kudeatzen ikasteko hainbat ekintza egiten ditugu.
ELEANIZTASUNA
Euskara eta euskal kultura ardatza dugu eleaniztasuna helburu izanik, ahozko, idatzizko eta bitarteko digitalak erabiliz modu eraginkorrean komunika daitezen. Bestalde, urtetik urtera ingelesa indartuz doa eta hirugarren mailatik aurrera gaztelania landuko dute gure ikasleek.
ANTOLAKETA
Ikasle eta familien behar eta nahi anitzei erantzuteko malgutasuna eta aukerak eskaintzen ditugu; jantoki, garraio eta zaintza zerbitzuekin, nahiz Hedatuz programako ekintzen eta kirolen bitartez.
ORDUTEGIA
Goiza
Sarrera: 08:45-9:00, Irteera: 12:30.
Arratsaldea
Sarrera: 14:25-14:40, Irteera: 16:30.
KIROLAK Lehen Hezkuntzan
Atletismoa
Saskibaloia
Kirol alternatiboak
Igeriketa
Hockeya
Pilota
Futbola
HEDATUZ ekintzak Lehen Hezkuntzan
Musika tailerra
Yoga
Gimnastika erritmikoa
Sormen tailerra
Xakea
Panderoa
Antzerkia
Euskal dantza
Marrazketa
Ingelesa LH 1-2
Ingelesa LH 3-6
Robotika - Proiektu teknologikoak
Lehen Hezkuntzako mundua
Hilabete honetako asteazkenetan LH6ko ikasleak Gureakera bisitak egin ditugu. Langileek lantegiak erakutsi dizkigute eta bertan egiten dutena azaldu digute. Esperientzia oso aberasgarria izan da! Eskerrik asko gureak! Beti bezala, plazer bat da zuekin lankidetzan aritzea! 😄😄
...
Mar 31

LH6ko ikasleek 2. DIZIPLINARTEKO proiektuan AZOKA SOLIDARIOA antolatu dute 3. eta 5.mailako ikasle eta 6.mailako gurasoentzako. 🥳 Ikasleek etxetik ekarritako eta beraiei bururatutako gauzekin egindakoa. Elkartasun ekimena izan da.
Bertan bildutako guztia CHERNOBIL ELKARTEARENTZAKO ...
Mar 29

Gaurko @bibazueketb saioan 📺 LH2ko ikasleak arituko gara musikaren inguruan eta Eider Saezi galderak egingo dizkiogu! 🎸🎸
Ez galdu gaurko saioa! 18:00etan, EITB1en
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #ikastola #hezkuntza #elkarrizketak
Mar 28

LH3ko bizkotxo lehiaketako irabazleak ditugu! 🍰🍰🥇
Azken egunetan proiektuan aritu gara. Sukaldea laborategi zoragarria bihurtu dugu eta elikagaiak nahasten eta eraldatzen aritu gara. Amaieran, ikerketa desberdinak egin ondoren bizkotxo-lehiaketa bat antolatu dugu. Hona hemen ...
Mar 21

Atzo gure danborradako ikasle batzuk Diario Vascok aurtengo Urrezko Danborrari, Javier García Cogorrori, egindako omenaldi-bazkarian parte hartu zuen martxa batzuk joaz. 🥁🥁💐💐
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #stl #ikastola #hezkuntza #danborrada #haurdanborrada ...
Jan 18

LH5.mailako ikasle eta irakasleak Miramon-en dagoen Euskadiko Orkestrako egoitzara joan gara “Living Room Music” perkusio-ikuskizuna ikustera. Lau musikari berrogeialdiaren ondorioz harrapatuta geratzen dira urrutiko hiri bateko apartamentu batean. Familiako kideengandik urrun, derrigorrez ...
Jan 26

LH6ko Lier Arrieta eta Aiur Garayoa Donostialdeko eskolarteko esku-pilotako txapeldunak izan dira.
Zorionak bikote! 🥇🥇
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #ikastola #hezkuntza #kirola #eskupilota
Feb 13

LH2n lanbideak lantzen ari gara eta pasadan astean podologo 🦶🏼🦶🏼 lana ezagutzeko aukera eman zigun Naroa Arizabalok. Ekimen honekin ikasleok gurasoen lanbide desberdinak ezagutzeko aukera dugu. Eskerrik asko Naroa! 🤩🤩🤩
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #ikastola ...
Mar 17

DBH3 eta DBH4ko ikasleak Hedatuzeko “Egun batez irakasle” proiektuaren bidez LH2ko ikasleengana hurbildu gara euskararen erabilera sustatzera. Talde bakoitzak erabaki dugu zein dinamika eta jarduerak egin eta primeran pasa dugu! 🧑🏻🏫🤩
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh...
Mar 18

Jon Zabaletak, LH4ko Telmoren aitak, bihotz eta birika suspertze ikastaroa eman zigun lehengo astean! Esperientzia polita izan zen!
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #ikastola #hezkuntza #lehensorospenak
Mar 7
