Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza · DBH
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza · DBH
Ikasle bakoitzak bere ibilbidea eraikitzea da gure funtsa, nork bere lekua aurkitzea. Aldaketa fisiko zein intelektual esanguratsuak gertatzen diren lau urteko etapa honetan, oinarrizko konpetentziak zein lanerako autonomia garatuko ditu ikasleak. Jarraipen pertsonala edukiz, bere bide propioa egiteko lehen erabakiak hartuko ditu gazte bakoitzak. Aldi honen amaieran, besteak beste, neska eta mutil bakoitzak ondorengo bidea hartuko du: batxilergoa edo erdi-mailako zikloa.
Arlo akademikoari dagokionez, etapak izaera ezberdinetako aukerak eskainiko dizkio gazteari, ikasketa autonomoa bultzatuz. Ardatz diren ohiko ikasgaiekin batera, teknologia, bertsolaritza, gorputz eta arte adierazpena edo laborategia eta abar lantzeko aukera izango du nerabeak. Eremu horietan guztietan ikaslearen jakin-mina pizten saiatuko gara, lanarekiko konpromisoa eta esfortzua garatuz, berarentzat inspiratzaile izanik.
Gure ikaskuntza-irakaskuntza prozesua beti bizirik mantentzen dugu. Lanerako konpromisoa eta ardura transmititzeaz gain, gizartean sortzen diren beharrei adi gaude, horretarako askotan kanpoko erakundeekin lankidetzan jarduten dugu.

BIDELAGUNAK
Aurreko etapetan aurreikusitako premia bereziei erantzuteko programek jarraipena izango dute. Esfortzu berezia egiten dugu maila eta adin bereko ikasleek bidea elkarrekin egin dezaten, eta horretarako errefortzu egitura sendoa dugu, bakoitzaren etorkizuneko bide egokia aurkitzeko.
ELEANIZTASUNA
Euskarak gai guztietarako oinarrizko hizkuntza izaten jarraituko du, Gaztelania eta atzerriko hizkuntzetan izan ezik. Bestalde, 3. eta 4. mailan Gizarte ikasgaia ingelesez ematen da. Lehen aipatutako aukerako ikasgai horien artean Frantsesa eta Alemana ere eskainiko dira, lau urtetan ikasi ahal izateko.
ANTOLAKETA
Ikasleen behar eta nahi anitzei erantzuteko, ordutegi eta antolaketa arrazional eta egokitua dugu; jantoki eta garraio zerbitzuekin, nahiz Hedatuz programako ekintzen eta kirolen bitartez.
ORDUTEGIA
Goiza
Sarrera: 08:15, Irteera: 12:25.
Eguerdia
Sarrera: 13:25, Irteera: 15:15.
KIROLAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
Saskibaloia
Hockeya
Futbola
Atletismoa
HEDATUZ ekintzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
Robotika - Proiektu teknologikoak
Tutorizazioa
Ttanttakaria
Donostia Innovation Challenge
Ekintzailetasun soziala
Marrazketa eskola
Bertso eskola
Entrenatzaile ikastaroa
Egun batez irakasle
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mundua
Gaur DBH2ko ikasleok saskibaloi egokituaren inguruko sentsibilizazio saio jaso dugu. Guretzako ohikoa ez den errealitate batera hurbildu gara eta gurpildun aulkietan saskibaloira jokatzeko aukera izan dugu! Ez da batere erraza!
Eskerrikasko @saltoberabera esperientzia hau eskaintzeagatik!
...
Mar 27

Joan den astean DBH2ko ikasleok diziplinarteko proiektua burutzen aritu ginen. Oraingoan "Elcano, Lehen Mundu Bira" proiektua burutu dugu. Honen helburua Elkanoren abenturaren benetako dimentsioa ulertzea eta kidetzearen bitartez LH4ko ikasleei helaraztea da. Horretarako bidaiaren ...
Mar 14

Ikastolako Bertsolari Txapelketako finala jokatu dute gure 4.DBHko bertsolariek aste honetan bertan. Saio bikaina eskaini digute eta buruz buruko gogoangarria benetan. Bejondeiela gure bertsolari gazteei!
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh #ikastola #hezkuntza #bertsolaritza #euskara
Mar 3

DBH3 eta DBH4ko ikasleak Hedatuzeko “Egun batez irakasle” proiektuaren bidez LH2ko ikasleengana hurbildu gara euskararen erabilera sustatzera. Talde bakoitzak erabaki dugu zein dinamika eta jarduerak egin eta primeran pasa dugu! 🧑🏻🏫🤩
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh...
Mar 18

Ikasleen Euskara Batzordea Bigarren Hezkuntzako ikasle batzuek osatutako taldea da, ikastolako Hizkuntz Proiektuaren dinamizatzailearekin elkarlanean arituko dena, gure ikasleen euskararen erabileran eragiteko helburuarekin. Horretarako, ikasleentzako hainbat motatako ekintza eta dinamika ...
Feb 16

DBH 3️⃣ mailako azken taldea Morgan izan garajoan gara.
🌲Naturarekin harremanean, 🏄♀️surf eginez disfrutatu dugu itsasoaz 🌊
Talde kohesiorako bizipen ederra izan da.
#morga #dbh3 #irteera #santotomaslizeoadbh #bizipenak #lizeoa #santotomaslizeoa ...
May 3

Lehengo astean DBH4ko Biologia eta Geologiako ikasgaian Mona Fundazioarekin aritu ginen lanean. Tratu txarrak jasan dituzten primateak erreskatatu eta errehabilitatu egiten dituzte, bigarren bizitza bat eskainiz. Jarduera honi esker giza eboluzioaren inguruan sakondu dugu eta aldi berean gizarte ...
Feb 7

Aste honetan DBHn diziplina arteko proiektuak egin ditugu. Hauen helburua, besteak beste, elkarrekin ikastea, planifikatzen ikastea eta komunikatzen ikastea da.
DBH 1
“…eta bidaia ona egin” proiektuak ikasleak bidaia agentziako langileak bihurtu gara eta hainbat ...
Nov 25

Abenduaren 15ean DBH4ko ekonomiako ikasleek ADEGIk antolatutako “Industria eguna”-n parte hartu genuen. Besteak beste, Gipuzkoako industria sarea sakonago ezagutu ahal izan genuen, eta Ikor zein Oreka interactive enpresak bisitatu genituen, bertatik bertara euren lana ikusi eta langile eta ...
Jan 10

Lehengo astean DBH3ko ikasleak @upvehu_gara -k @tabakalera_donostia -n antolatutako Zientzia Astean parte hartu genuen. Teknokogia eta zientziaren inguruko stand desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen eta baita parte hartzeko ere! Kultura zientifikoan murgiltzeko aukera ezin hobea izan zen! ...
Nov 15

Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Zergak Programa”ren barruan, 4. DBHko Ekonomia gaian, Jone, Nerea eta Estiren bisita izan dugu.
Saio honetan, zergei buruzko ikuspegi orokor bat eskaini eta zerga iruzurra ekiditearen garrantzia azpimarratu digute.
#zergakprograma #ekonomia ...
Jan 31

Astelehen honetan Bigarren Hezkuntzako Kontseilu Pedagogikoan irakasle, guraso eta ikasleak elkartu ginen lehen ebaluazioaren balorazio bat egiteko eta hiru estamentuen kezkak eta hobekuntza proposamenak adierazteko.
Organo honen bilerak oso baliagarriak dira hezkuntza komunitatea osatzen ...
Dec 14
