Datorren hiruhilekorako aldaketak
Martxoaren 6 eta 13 bitartean aldaketak egiteko epea zabalik
HH eta LH-n Hedatuz EKINTZETAN aldaketak
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Hedatuz eskolaz kanpoko ekintzetan datorren hiruhilekoan altak, bajak eta aldaketak kudeatzeko epea martxoaren 6 eta 13 bitartean zabalik dago.
OHARRAK:
- Ingelesa, Gimnasia, Sormen tailerra, Yoga, Zirkoa, Xake, Robotika eta Easo Abesbatza ekintzen kasuan konpromezua urte osokoa da eta ez dago baja emateko aukerarik.
- Ekintza bakoitzaren orrialdean aurkituko duzue dagokion inprimakia.
BHn GARRAIOA eta JANTOKIA
Datorren hiruhilerako Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat jantokian, eguerdiko beste erabilera eta garraioan aldaketak kudeatzeko epea martxoaren 6 eta 13 bitartean zabalik dago. Azpian aurkituko dituzue beharrezko informazio eta inprimakietarako sarbidea.
Aldaketa epea eta prozedura
- Aldaketak eskatzeko epea: martxoaren 6 eta 13 bitartean.
- Altak eta aldaketak aztertu ondoren, onartzerik baditugu, e-postaz baieztatuko dizkizuegu; aldaketa hauek apirilaren 1etik aurrera izango dute eragina.
- Kontuan hartu zerbitzu hauen kasuan, ikasturte hasierako planifikaziotik kanpo, altak edo bajak gertatzen direnean, aparteko sarrera edo irteera kuota bat ordaindu behar dela.
OHARRA: Batxillerreko ikasleei dagokienez, kontuan hartu jantokiko kuota kopurua 8 direla. Beraz, hauxe litzateke aldaketak eskatzeko kurtsoko azken aukera.