Kontseilu pedagogikoa
Etxerako lanak
Jardueraren helburua, Lizeoko komunitatea -ikasle, irakasle eta familiak- etxerako lanen gaiaren inguruan lerrokatzea da.
Printzipio nagusiak
Etxerako lanek ikastolaren balio pedagogikoarekin koherenteak izan behar dute.
Etxerako lanek ikasleen autonomia pixkanaka garatzen lagundu behar dute.
Ikaslearen adinari eta garapen-mailari egokituta egon behar dute.
ALDATZEN EZ DIREN FAKTOREAK
- Zentzu pedagogikoa.
- Koherentzia eskolan egindakoarekin.
- Inklusiboak. Ikaslearen baldintzak kontutan hartu.
- Bizipen positiboa (haurrak direnean, bereziki)
- Ikaslearen autonomia kontutan hartu.
- Neurrikoak (denboran eta konplexutasunean)
ALDATZEN DIREN FAKTOREAK
- Familiaren rol kolaboratzailea.
- Iraupena.
- Jardueraren tipologia.
- Planifikatzeko gaitasuna.
- Bizipen positiboa.
- Maiztasuna.
- Konplexutasun kognitiboa.
Zein etxerako lan tipologia dago?
Zein funtzio bete dezake?
Nola lagundu etxetik?
Zein da etxerako lanen tipologia?

Oharrak etxera eraman
Helburua
Eskolatik etxera eta etxetik eskolara informazioa eramatea, haurra bitartekari bihurtuz.
Adibidez..
- Gutuna edo ohartxoa eramatea (“bihar txapela ekarri behar dugu”).
- Etxean azaldu “zer ikasi dugu gaur”.
- Irakaslearen mezua kontatzea (“bihar gauza bat prestatu behar dugu”).
Familiaren rola
Laguntza afektiboa; haurrari bere rolaren garrantzia aitortu.

Errutina txikiak
Helburua
Autonomia pertsonala eta eguneroko ohiturak finkatzea.
Adibidez..
- “Arropa janzten saiatzea bere kabuz”.
- “Eskolan ikasitako abestia kantatzea familiakoekin”.
- “Materiala (karpeta, estutxe) prestatzeko ardura hartzea”.
Familiaren rola
Laguntza gidatua eta positiboa; prozesuan animatu eta hobekuntzak goraipatu.

Irakurketa eta hausnarketa
Helburua
Hiztegia zabaldu eta ulermena sustatu, pentsamendu kritikoa eta iritzia garatzea.
Adibidez..
-
Liburu edo ipuin baten irakurketa.
-
Irakurri eta familiari kontatu.
-
Irakurritakoaren ideia nagusiak identifikatu edo laburpena egin.
Familiaren rola
- Entzule eta sustatzailea, irakurketarekin hasten direnean (LH 1-4); haurraren ahotsa bultzatu.
- LH azken zikloan eta DBHtik aurrera ekintza autonomoa izan beharko litzateke.

Bizitza errealeko ikaskuntzak
Helburua
Ikaskuntza praktikoa eta konpetentziala.
Adibidez..
-
Sukaldaritza, erosketak, behaketak.
-
Etxeko zereginetan parte hartzea.
-
Gastu energetikoen neurketa
Familiaren rola
Kolaboratzailea eta… pazientzia handiarekin.

Objektu txikiak ikastolara ekarri
Helburua
Haurra bere ingurunearekin eta ikaskuntzarekin konektatzea, ikastola-etxea harremanetan jarriz.
Adibidez..
- “Zure ipuin gogokoena ekarri.”
- “Gaiaren arabera, etxetik zerbait ekarri (argazki bat, hosto bat…).”
- “Etxeko argazki bat ekarri zure familia aurkezteko.”
Familiaren rola
Laguntza logistikoa, baina haurra izan dadila protagonista.

Etxeko lankidetza edo partehartzea
Helburua
Familia ikaskuntzaren parte bihurtzea, giro afektiboan.
Adibidez..
-
“Etxean galdetu nola ospatzen duzuen Gabona”.
-
“Etxean ikasi zure plater gogokoena egiten”.
-
“Zure etxeko norbaitek nola esaten duen ‘egun on’ beste hizkuntza batean”.
Familiaren rola
Elkarrizketa eta interesa sustatu, animatu, gehiegi zuzendu gabe.

Proiektu eta ikerketa txikiak
Helburua
Jakintza aplikatzea eta lotura errealak sortzea.
Adibidez..
-
Elkarrizketa edo esperimentu bat egitea.
-
Informazio bilaketa.
-
Talde-proiektuaren materiala prestatzea.
Familiaren rola
Kolaboratzailea eta erraztatzailea.

Autonomia eta antolaketa jarduerak
Helburua
Autorregulazioa eta erantzukizuna lantzea.
Adibidez..
-
Agendan astea planifikatzea.
-
Materiala prestatzea.
-
Lan-denbora antolatzea.
Familiaren rola
Laguntza zeharkakoa, errekurtsoak eskainiz eta konfiantzazkoa.

Azalpen txikiak egin
Helburua
Ahozko hizkuntzaren garapena eta autoespresioa bultzatzea.
Adibidez..
-
“Etxean eskolako kantu berria erakutsi”.
-
“Zure aste bukaerako esperientzia kontatu biharko”.
Familiaren rola
Entzule eta laguntzaile; haurraren hizkuntza propioa baloratu.

Errepasoak
Helburua
Ikasitakoa finkatzea eta automatizatzea.
Adibidez..
- Eguneko gaiaren ariketak berrikusi
- Matematikako eragiketa mekanikoak.
- Ortografia lantzea.
- Testu labur baten ulermena.
Familiaren rola
- Haurrak txikiagoak direnean, gidatua izan daiteke, baina ez zuzena.
- Adinean aurrera egiten duten neurrian (lh, azken zikloan), bakarka, modu autonomoan.
- Ulermenean lagundu eta ahalegina baloratu.

Sormen jarduerak
Helburua
Irudimena eta espresio pertsonala garatzea.
Adibidez..
- Ipuin bat edo marrazki bat sortzea.
- Aurkezpenak prestatzea.
Familiaren rola
Gidatu nahi badugu, galderen bitartez edo errekurtsoak eskainiz, inoiz ez bere sormen-maila ordezkatuz.

Ebaluagarriak diren prestaketa lanak
Helburua
Ebaluaziorako prestaketa, estrategiak eta konfiantza.
Adibidez..
- Azterketarako ikasteko planak.
- Simulakroak edo galdera-erantzunak.
- Mapak eta eskemak sortzea.
- Memorizazio ariketak.
Familiaren rola
Laguntza emozionala eta antolaketa orientazioa; ez ordezkatzailea.
Galdera eta erantzunak: Datuak
Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzan, “etxerako lanak” irakasleek haurraren eta familiaren arteko komunikazioa eta haurraren autonomia sustatzeko erabiltzen dituzte, zeregin akademikoetatik urrun.
Lan hauen helburua “ardura hartzea” da, eta hori funtsezkoa da haurraren heziketarako.
Lehen Hezkuntza 3-6
Oro har, ikasle gehienek astean behin edo bitan egiten dituzte etxerako lanak
Irakasleek etxerako lanak ikasgelako luzapen gisa ikusten dituzte, batez ere irakurketaren bidez ikasitakoa finkatzeko eta, maila ertainetan ikaslearen autonomia eta antolaketa trebatzeko. Ikasleek ez dituzte lanak zama astun gisa ikusten, eta haien autonomia zein ikaskuntza garatzeko baliagarritzat jotzen dituzte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
DBHrako jauziak etxerako lanen sistematizazioa dakar. Hasieran, lan nagusia gelan egindakoaren errepasoa eta irakurketa da. Ondoren, etxerako lanen helburua proba ebaluagarriak prestatzea eta ikasketa estrategiak garatzea da.
Ikasleek sistemara egokituta daudela erakusten dute, nahiz eta etapa amaitu ahala karga handiagoa somatzen duten. Ikasle gehienak ados daude etxerako lanek ardura lantzeko eta ikaskuntza sakontzeko balio dutela.
Batxilergoa
Batxilergoan etxerako lanak ez dira jada “haurra hezteko” tresna bat, baizik eta edukiak menderatzeko eta azterketak gainditzeko ezinbesteko lan-tresna. Ikasleek presio handiagoa sentitzen dute, lan horiek azterketetako emaitzekin zuzenean lotuta daudelako. Lanen izaera oso espezifikoa da eta selektibitatearen edo proba ebaluagarrien hurbiltasuna islatzen du.
Familiak
Gurasoek “bai, baina…” baten moduan bizi dituzte etxerako lanak. Onartzen dute haurrak formatzeko balio dutela, baina prezio altuegia ordaintzen ari direla sentitzen dute familia-bizitzaren kalitatean eta haurren osasun emozionalean.
Alde batetik, etxerako lanen balio pedagogikoa (ohiturak, ardura) onartzen dute, baina bestetik, horrek etxean sortzen duen talka emozionala eta tentsioa argi uzten dute.