Gure sukaldea

5 Zerbitzuak 5 Jantokia

Gure sukaldea

SUKALDE eta JANTOKIA: Gure elikadura zure gustura

Gure sukalde eta jantokiaren helburu nagusia ikasleen artean bizitza osorako baliagarri gertatuko zaizkien elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea da. Dieta orekatu eta askotariko baten bitartez osasuntsu hazi eta bizitzeko beharrezkoa den energia eta mantenugaiak lortzen dituzte ikasleek gure jantokian. Horretarako, gure sukaldean prestatzen ditugu Ausolan enpresak kudeatzen dituen menu ezberdinak, ikasleen premiei egokituak.

Etxean egindako errezeta tradizionalak lehenetsiz, Osasun sailak emandako adierazpen eta gomendioetan oinarritutako menuak dira gureak.

 

Osasun-arazo eta behar bereziak, alergia edo intolerantziak dituzten ikasleentzat egokitutako dietez gain, menu begetarianoak ere prestatzen ditugu. Adin bakoitzaren behar eta ezaugarriei egokitutako lau jantoki ditugu, txanda ezberdinetan antolatuak.

Jantokia, elikadura-hezkuntza egokia jasotzeko gunea izateaz gain, baloreetan hezteko gune garrantzitsua ere bada, non errespetua, txukuntasuna, mahaian eserita egoteko modua, lankidetza eta jasangarritasuna bezalako jarrerak landuko ditugun jantokiko begiraleekin, bai jatorduetan eta baita kanpoko jolas garaian ere.

 

Hileko MENUAK deskargatu itzazu

TXIKIAK · Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza 2

HANDIAK · Lehen Hezkuntza 3 - Batxilergoa

DBH

Gure sukaldean egindako errezeta tradizionalak lehenetsiz, osasun gomendio eta gure ikasleen premietan oinarritutako menuak dira gureak.

Hau da gure antolamendua:

2-12 urte bitartean

HH-LH
Sistema finkoa 1-5 egun (egunero edo egun finkoetan)

Egunero

Egunero ikastolan gelditu eta ohiko menua (2 plater) erabili.

Astegun finko batzuk

Asteroko egun solte sistematikoak egin daitezke, aste-egunak ongi finkatzea ezinbestekoa izanik.

12-18 urte bitartean

DBH-Batx

Osoa

Bi plater.
Gure sukaldean egin eta guk kudeatua.
Egunero.

Etxeko kudeatua

Norberak etxeko janaria ekarri, guk kudeatu berariazko jantokian.

Etxeko autonomoa

Norberak etxeko janaria ekarri eta kudeatu berariazko jantokian.