Ongi Etorri!
Zeintzuk dira ate-irekietan egin zaizkigun galderak?
2 urterekin haurrak eskolaratzea komeni da?
Hau oso pertsonala da. Plaza ziurtatu ahal izateko 2 urterekin matrikulatzea komeni da. Eskolaratze prozesua progresiboa egin badaiteke 2 urterekin ikastolan egotea komenigarria izan daiteke (sozializazio, arreta goiztiarra, hizkuntza…)
Matrikulaziorako datak noiz dira?
Otsailak 2-13 bitartean. Matrikula online edo eskolan bertan egin daiteke. Aurkeztu beharko den informazioa oinarrizkoa da: familiako nortasun agiriak eta errolda agiria.
Garrantzizkoa: nahi adina eskola hautatu daitezke, lehentasunaren araberako ordenean. Familiak nahi duen eskola lehenesteko, zerrendako lehen aukera izan dadila.
Matrikulaziorako aukerak. Puntuak nola
Matrikulazioak bere epeak-faseak eta baldintzak ditu. 26-27 ikasturterako onarpen agindua ez da oraindik argitaratu, baina badakigu otsailak 2-13 bitartean izango dela.
Bestalde, matrikulaziorako baremoak daude, hau da, familia bakoitzak, errolda, lana non egiten duen, ikasle ohia den ala ez… Informazio hori, esteka honetan aurki zenezake.
Lizeoko familiekin egiten dugun bileran, honako informazio hau erabiltzen dugu.
Ordutegiak
Haur Hezkuntzan sarrera-irteerak malguak dira (8:45 –16:30).
2 urteko haurrak egunaren zehar jaso daitezke:
- 12:00 bazkal aurretik
- 12:30 bazkal ondoren
- 15:15 siesta ondoren
- 16:30ak arte nahi den orduan
Zaintzaren funtzionamendua
Bi zaintza mota dugu, Haur Hezkuntzakoa eta Lehen Hezkuntzakoa. Bi kasuetan, beharrezkoak diren baliabideak jartzen ditugu 07:45etik aurrera haurrak ikastolan egotea behar baduzue.
Geletako ratioak
Gela bakoitzeko, gehienez, zenbat ikasle?
- 2 urteko ikasleak: 17
- HH eta LH osoan: 25 ikasle
- DBH osoan: 30 ikasle
- Batxilergoan: 35 ikasle
Kopuru hauek orokorrak dira. Gero, saio espezifiko batzuetan bi irakasle egon daitezke gelako, ikasleen aniztasunari erantzuteko.
2 urtekoek autobusa erabiltzen dute?
Ikasle guztiek erabil dezakete gure garraioa, baita txikienek ere. Zerbitzuaren inguruko informazioa zabalagoa, esteka honetan.
Nola antolatzen da 3 urteko ikasleen egokitzapena?
2 egun familiak ikastolan
5 egun goizez (zerbitzuak martxan)
5 egun goizez+jangela
Zikloa egiten dugu?
Haur Hezkuntzan haurrak bi urtez aritzen dira irakasle berdinarekin (3-4 edo 4-5)
Ba al dago autobusik eguerditan?
Ez dago autobusik eguerdian. Haurrak txikiak direnean, ordutegi malguak ditugu ikasleak jaso ahal izateko.
Siesta non eta noiz
2 urteko haurrak 12:30-12:45 tartean joaten dira siestara. Siesta, geletan egiten dute batzuk. Beste batzuk siesta gela espezifikoetan.
3 urteko haurrak 13:15ak aldera joaten dira siestara. Siesta geletan egiten dute.
4 urtetik gorako haurrei printzipioz ez diegu siestarik eskaintzen baina haurren batek behar handia izango balu, liburutegian aukera ematen diegu.
Sukalde propioa dago Lizeoan?
Lizeoko bazkaria gure sukaldean prestatzen da egunero. Ikastolan lau jangela daude, eta ia ikasle guztiek eta langile askok bertan bazkaltzen dugu.
Jangelak ere hezkuntzarako espazioak dira.
Hamaiketakoa
Ordutegi malgua da?
Haur Hezkuntzan sarrera-irteera orduak malguak dira.
Bazkaldu eta gero haurrak jaso daitezke?
Bai, ordutegia malgua izanik bazkal ondoren jaso daitezke.
Udaran udalekuak? Bertan? Noiz?
Zailtasuna duten ikasleek laguntza jasotzen dute?
Haur hezkuntzan, garapen prozesurako eragozpen posibleak identifikatzea da helburu nagusia: behaketa sistematikoa, arreta goiztiarra, aholkulariaren lan espezifikoa, psikomotrizitate saioak… besteak beste, horretara bideratuta daude.
Lehen Hezkuntzan, laguntza-gela indarrean jartzen dugu, eta ikuspegi inklusiboarekin ko-irakaskuntza praktikatzen dugu, hau da, irakasle lagungarria sartzen da gelan ikasleari egokitu zaion jarduera plan pertsonalizatuaren garapena inplementatzeko.
Bigarren Hezkuntzatik aurrera, hezkuntza berariaz sendotzeko programak daude, eta bertan saio bereziak antolatzen dira ikasgai instrumentaletan -hizkuntzetan eta matematikan- laguntza emateko. Bestalde, ikasleek tutorizazio-saio gehigarriak eska dezakete arazo puntualak dituztenean.
Eskema batxilerrean mantentzen da, oraingoan errefortzurako ibilbidearen bitartez, zientziak zein gizarteko modalitateetan.
Lizeoak gela egonkor mistoa du, eskuhartze oso indibidualizatua behar duten 12-20 urte bitarteko ikasleentzat. Bakoitzak bere curriculum propioa du.
Azterketak egiten noiz hasten dira? Nola ebaluatzen dituzue?
Ebaluazioa anitza da, etaparen baitan. Azterketak-kontrolak edo idatziz egiten diren proba ebaluagarriak helburu didaktikoak neurtzeko erabiltzen diren ohiko tresnak dira.
Lehen Hezkuntzaren amaierako urtetan hasten dira, hasieran proba txikiak dira eta DBHn eta Batxilergoan indarra hartzen dute.
Kontrolak edo azterketak, bestelako proba batzuekin konbinatzen dira, talde-lanak, aurkezpenak… eta helburu kalifikatzailea izateaz gain, ikaslearentzat auto-erregulaziorako tresnak izan behar dute.
Gelaz-gela ibiltzen direnean irakasleak aldatzen dituzte edo bere irakaslea dute? Erreferentziazko tutorea dute?
Zirkulazio autonomoa ematen denean, gela bakoitzeko erreferentea edo tutoreak bere espazioan jarraituko du, momentu horretan mailako beste ikasleei ere arreta egin behar dielako. Espazio bakoitzak behar bati erantzungo dio.
Noiz hasten dira ordenagailua erabiltzen? Liburuak dituzte?
Ikaskuntza prozesuan oinarri analogiko eta digitalak erabiltzen dira, azkeneko hauek konpetentzia digitalaren garapena egin ahal izateko.
Oso txikiak direnean ikasketa joko eta elementu didaktiko fisikoen manipulazioan oinarritzen da. Lehen Hezkuntzaren 2. ziklotik aurrera hasten dira gelako baliabideak erabilita konpetentzia digitalak garatzen eta Bigarren Hezkuntzan bakoitzak bere ordenagailu propioa du.
Ingelesa noiztik ematen den, nola ematen den? Ingelesa arloko hizkuntza bezala, noiz?
Ingelesa Haur Hezkuntzan ikasten hasten dira, abesti eta jokoen bitartez. Lehen Hezkuntzatik aurrera, ikasgai bilakatzen da. Bigarren Hezkuntzan, gaur egun, ikasgaiaren saioez gain, hiru eta laugarren mailan, Gizarte ingelesez da Lizeoan, eta Batxilergoan hautazko ikasgai bat ingelesez egin dezakete.
IKASTOLAKO KIDEAK SOLASEAN
#Bidelagunak gara
Jon · Kerman · Kattalin ·
#Euskal sustraiak ditugu
Elisabeth · Anartz ·
#Inspiratzaileak gara
Danele · Xabi · Juan Carlos ·
#Biziak gara
Leire · Gartxot · Nereba ·
Irudikatu Santo Tomas Lizeoa
Irudikatu leku bat. Zure eskura hainbat ate, amets, helburu, etorkizun, ideia, pertsona eta aukera jartzen dituen tokia irudika ezazu. Zeure burua eta betiko bidelagunak izango direnak ezagutzen lagunduko dizun hezkuntza irudika ezazu. 2 eta 18 urte bitartean, balio humanistetan oinarritutako hezkuntza globala eskaintzen duena.
Gure sustrai eta kultura euskaldunean oinarrituta, munduari begira gizarte hobea lortzen lagunduko duena. Irudikatu bizitasunez betetako toki bat, zeure buruari beharrezkoak diren galderak egitea ahalbidetuko dizun lekua.