STLren parte izateko bost arrazoi.

5 Gure Ikastola 5 Zergatik STL

STLren parte izateko bost arrazoi.

2 urtetik 18ra

Euskal-sustraiak

Hedatuz

Kirola

Zerbitzuak

2 urtetik 18ra

Euskal-sustraiak

Hedatuz

Kirola

Zerbitzuak

01

2 urtetik 18 urtetarainoko kalitatezko hezkuntza integrala eskaintzen dugulako.

Gure hezkuntza ereduaren bitartez alderdi emozionala, soziala, kognitiboa nahiz akademikoa lantzen ditugu. Balio humanistak kontuan hartzen dituen ikaskuntza da gurea, mundu zabalean gizatasunez jokatuko duten pertsonak hezten dituena. Begirada kritikoa eta anitza sustatuz, gure ikasleak gizartea, eta Donostia, hobetzeko gai izatea dugu helburu.

2 urtetik 18ra bitarteko hezkuntza integrala eskaintzen dugu. Izan ere, nahi, premia eta adin desberdinak dituzten ikasleentzako aukerak eskaintzen ditugu, bakoitzari egokitutako jaurdunaldiekin. Gainera, ikastolaz aparte ikaslearen eta familiaren beharretara moldatzeko hainbat programa, zerbitzu eta ekintza ditugu.

02

Euskal kulturan heziz bizi garelako.

Euskal kultura eta geure hizkuntza estu-estu besarkatzeko aukera ematen dugulako. Gure ikastola, 1960. urtean, Donostiako hainbat guraso eta eragileren iniziatiba eta lan gogorretik sortu zenetik euskararekiko konpromiso garbia dugu. Guztiona izatea nahi dugun kulturaren ikuspegi emankor, ireki eta zabala garatzea da gure ahalegina. Euskararen etorkizun argia bermatzeko kultura sortzaile garelako eta izango garelako.

02

Euskal kulturan heziz bizi garelako.

Zergatik
Santo Tomas Lizeoa

Matrikulazioa

Jangela

Garraioa

Zergatik
Santo Tomas Lizeoa

Matrikulazioa

Jangela

Garraioa

03

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala dugulako.

Ikastolan gure ikasleen gaitasunak sustatu eta bere bide propioa aurki dezaten, Hedatuz programaren bitartez, Donostiako eskolaz kanpoko ekintza eskaintza zabalena dugulako. Urtez urte, adin bakoitzaren nahi eta beharretara egokitzen diren ekintza kultural, artistiko, teknologiko eta linguistikoen eskaintza aberatsa antolatzen dugulako. Aukerak aurkitzeko tokirik ez badago, egiazko aukerarik ez dago.

04

Kirol aukera anitza dugulako.

Kirol aukera zabala emanez, kirolaren bidez partaidetza, ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa sustatzen ditugulako. Ikastolan taldeko eta banakako jarduera ezberdin ugari ditugu, guztiek, gustuko duten kirola aurkitzeko aukera izan dezaten.

Epe luzera begira egiten dugun eskaintza da. Adin bakoitzaren helburu orokorrera egokitzen da kirolen lanketaren dimentsioa. Gainera, gure ikasleek, eskola garaia amaitu ondoren ere gure kirol taldeen bitartez laranja izaten jarraitzeko aukera dute.

04

Kirol aukera anitza dugulako.

05

Familien bizitza errazten duten zerbitzuak eskaintzen ditugulako.

Bizi zaren tokian bizi zarela, erraza da gure ikastolara etortzea. Gure garraio zerbitzu zabalak Donostiako auzo guztiak eta donostialdeko herri gehienak Santo Tomas Lizeoarekin konektatzen ditu. Kalitatezko bidaia seguru eta malgua da gurea, etxeko begiraleen laguntzarekin eta ikasle bakoitzaren beharretara moldagarria. Familien eguneroko dinamikak errazteko bidean, ikastolan jantoki eta sukalde propioa dauzkagu, dieta orekatu eta askotarikoekin. Gainera, ikasleentzat goiz eta arratsaldeko zaintza zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.