Irudikatu leku bat …

5 Gure Ikastola 5 Filosofia

Irudikatu leku bat …

Bidelagunak gara

Euskal sustraiakditugu

Biziakgara

Inspiratzaileakgara

Bidelagunak gara

Euskal sustraiak

Biziak gara

Inspiratzaileak gara

Zatoz gure ikastolara eta irudikatu zure lekua munduan

Ongi etorri Santo Tomas Lizeora, Donostiako lehen ikastolara.

Irudikatu leku bat. Zure eskura hainbat ate, amets, helburu, etorkizun, ideia, pertsona eta aukera jartzen dituen tokia irudika ezazu. Zeure burua eta betiko bidelagunak izango direnak ezagutzen lagunduko dizun hezkuntza irudika ezazu.

2 eta 18 urte bitartean, balio humanistetan oinarritutako hezkuntza globala eskaintzen duena. Gure sustrai eta kultura euskaldunean oinarrituta, Donostiatik munduari begira gizarte hobea lortzen lagunduko duena. Irudikatu bizitasunez betetako toki bat, zeure buruari beharrezkoak diren galderak egitea ahalbidetuko dizun lekua.

Zure bidean laguntzeko, zure beharrak, itxaropenak eta zaletasunak ezagutzeko ahalmen eta izaera dituen tokia. Zure ibilbidean kokatzen lagunduko dizun eta zure ateak irekiko dituen giltzak aurkitzeko ikastola.

Bidelagunak gara

Gure ikastolan, behar denean babesle, behar denean gidari. Gertutasunetik ulertu nahi ditugu gure ikasleak, haien familiak eta ingurua. Zer egiten duten eta zergatik egiten duten jakin nahi dugu. Bidelagunak gara une on eta txarretan, eta arduraz egiten dugu lan hori. Ikasleen bizitzaren parte handi bat ematen dugu haiekin, eta elkarrekin biziz, denok ikasten dugu.

Gure ikastola, jatorri zehatz eta komunitate giro batean jaioa da, eta nortasun propio eta sendoa garatu dugu: Euskal kultur zaleak, donostiarrak eta laranjak gara. Eta harrotasunez esaten dugu hau. Gure ikasleak euskaldun eta komunitate bateko kide sentituz hezi nahi ditugu, baina zuhaitz batek egiten duen antzera, munduari begiratzeko gaitasuna eduki dezaten nahi dugu.

Donostiatik abiatuta, euskal lurrean sustraiak, eta munduan adarrak!

Euskal sustraiak ditugu

Biziakgara

Santo Tomas Lizeoan dinamikoak eta biziak gara. Sentitu, barre egin, konfiantzaz aurrera egin eta bideaz gozatzen duten pertsonak gara, gure hiriaz eta munduaz disfrutatzen duten horietakoak. Era berean, Donostiak eta munduak gure ikastolan bizitzea zer den jakitea nahi dugu: zer egiten dugun eta nola egiten dugun erakutsiz.

Ikusgarriak gara, eta ausardiaz gauza ikusgarriak egiten ditugu.

Etengabe sendotu eta berritzen den hezkuntza metodo propioa daukagu eta horretan erreferente izaten jarraitu nahi dugu. Gure ikastolan, ikasleen adimena pizteaz gain, beren originaltasuna, baikortasuna eta nola ez, konpromisoa sustatzen laguntzen dugu. Gure ikasleen ibilbide eta historiak Donostia eta Donostialdean sinesgarritasun handia ematen digu, eta horretarako, gure komunitate sare zabalak ematen digun inspiratzeko gaitasunaz baliatzen gara.

Inspiratzaileakgara