Batxilergoa
Batxilergoa
Ikasleek adinean aurrera egiten duten neurrian, ikasketak espezifikoagoak bilakatuko dira. Bi urte hauetan, adibidez, oinarrizko ikasgaiekin batera, modalitate zein hautazko ikasgaiak ere badira, bi modalitate nagusi desberdinduz: zientziak edo gizarte zientziak. Mundura salto egiteko prest egon daitezen, orientazio akademiko dinamikoa izango dute, bakoitzak bere bidea aukera dezan, ondoren unibertsitatean edo goi-mailako zikloetan jarraitzeko.
Bide emankorra izan dadin, edukiak konplexuagoak eta ugariagoak diren neurrian, ikasleak autoerregulazio eta lanerako diziplina garatuko ditu. Arlo akademikoaz gain, adinari eta etapari dagozkion jarduera espezifikoak antolatzen ditugu, arte arloko hiru egunetako irteerak eta irakasle zein ikasleek elkarrekin antolatu eta Europan zehar egiten dugun bidaia, besteak beste.
Etaparen beste ezaugarrien artean unibertsitaterako sartzeko ebaluazioaren proba dago. Ikasle gehienek proba prestatu eta emaitza onekin gainditzen dute ondorengo goi-mailako ikasketak egin ahal izateko.

BIDELAGUNAK
Ibilbide pertsonalak hurbiltasunez jarraituz, ikasleek beraien goi-mailako ikasketak aukeratzen laguntzeko orientazio programa akademikoa eta pertsonala jasoko dute. Gure ikastolak Batxilergoko bi modalitate nagusi eskaintzen ditu, bakoitza bi ibilbiderekin:
- Zientzia Batxilergoa: ibilbide teknologikoa eta ibilbide zientifikoa.
- Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa: Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien ibilbidea.
Gainera, titulua ateratzeko zailtasuna izan dezaketen ikasleei berariazko errefortzu sistemak eskaintzen zaizkie titulaziora ongi iris daitezen.
ELEANIZTASUNA
Euskarak ikasketa hizkuntza nagusia izaten jarraituko du. Gaztelaniak eta ingelesak ere leku garrantzitsua dute. Gainera, hautazko gaien artean, ikasleek atzerriko hizkuntza batean landuko den ikasgai bat aukeratu beharko dute: Alemana, Frantsesa edo Kultura Zientifikoa ingelesez.
ANTOLAKETA
Ikasleen behar eta nahi anitzei erantzuteko, ordutegi eta antolaketa arrazional eta egokitua dugu; jantoki eta garraio zerbitzuekin, nahiz Hedatuz programako ekintzen eta kirolen bitartez.
ORDUTEGIA
Goiza
Sarrera: 08:15
Eguerdia
Irteera: 15:15
KIROLAK Batxilergoan
Saskibaloia
Hockeya
Futbola
HEDATUZ ekintzak Batxilergoan
Tutorizazioa
Ttanttakaria
Alzheimer proiektua
IkasBidaia
HABE 3-C1 (Euskara ziurtagiria)
Ingelesa Lacunza
Oxford Test of English
Batxilergoko mundua
🎓 Batxilergoko Hedatuz ekintza osagarrien barnean 🧠Alzheimer proiektuko ekimenak burutzen ari gara. 1️⃣ eta 2️⃣ batxilergoko ikasleak 6 taldetan banatu gara proiektu ezberdinak aurrera ateratzeko.
Proiektu horien artean, gaixo eta zaintzaileentzako ...
May 18

Batxilergoko ikasleek ikasbidaia finantziatzeko diseinatu eta saldu dituzten kamiseta, kirol-jertse, kapela eta poltsak jaso dituzte.
"Bezeroen" artean banatzeko prest dira.
#ikasbidaia #hedatuzprograma #batxilergoa #lizeoa #santotomaslizeoa #ikastola #donostia ...
Jul 1

Ikastolako 🌎Hedatuz proiektuen barnean dagoen Ekintzailetasun sozialeko 3. eta 4. DBHko ikasleek Gipuzkoako elikagai bankuak banatzeko 🍞🍽🥚 janari bilketa sustatzeko kanpaina abian jarri dugu.
Maiatzaren 19 eta 20, datorren ostegun eta ostiralean Lehen Hezkuntzako 3. maila eta ...
May 16

2021-22 ikasturteko Alzheimer Proiektua abian dago. Aste honetan Cita Alzheimerreko Iñaki Erguin eta Santo Tomas Lizeoko zientzietako mintegi-buruak adostu dute antolaketarako irizpideak zeintzuk izango diren.
Batxilergoko 64 ikaslek hartuko du parte aurtengoan. Hasiera batean, gaiaren ...
Nov 5

Batxilergoko ikasleek sortutako bi proiekturen arteko elkarlanean gabiltza. 🟣🎥📱
@ttanttakaria aldizkari digitaleko kideak eta @oihu.taldea elkartu gara atzoko baino, eguneroko borrokaren inguruan hitz egiteko.
Ohiu, Lizeoko talde feministari egindako elkarrizketa laster ...
Nov 26

@2_zaldi musika taldeak bi emanaldi zoragarri eskaini dizkigu gure Lizeoko Aretoan.
Ikastolako bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleok Gartxot eta Beñat ikasle-ohiek eta beraien kide Enekoren emanaldia zuzunean entzuteko aukera izan dugu.
Beraien proposamen musikal ...
Dec 3

@ttanttakaria Lizeoko aldizkari digitaleko kideak Jon Zabalegi irakasleari elkarrizketa egiten egon dira gure ikastolako sormen laborategian.
Egon adi Ttanttakariako perfilari. Elkarrizketa ikusgai dagoenean abisatuko zaituztegu.
#ttanttakaria #elkarrizketa #hedatuz #batxilergoa ...
Dec 2

🔬🔭Donostia International Physics Center-ek bultzatutako top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren XII. edizioan parte hartu genuen.
🛁Eureka! Zientzia Museoan 37 ikastetxeetako 170 ikasle eta irakasle inguru bildu ginen Albert Fert, María Vallet-Regí eta María Martinón ...
Apr 6

Pasa den asteburuan Lizeoko bi taldek, Lizeoboots A👫👫 eta Lizeoboots B👫👫, First Lego League Euskadi txapelketan parte hartu genuen. Azken hilabeteetan egindako lana minutu gutxi batzuetan aurkeztu behar izan genuen.
Esperientzia oso aberasgarria izateaz gain, Lizoboots B ...
Mar 10

Ikastolako 🤖🍊Lizeoboots B taldekoak 👫👫, Donostiako Udaletxean egon ginen First Lego League Euskadi txapelketan irabazitako saria jasotzen. Proiektu berritzaileenaren 🥇🏆lehen saria jaso genuen.
Laster emango dizuegu ikastolarako burutu dugun proiektuaren berri.
...
Mar 23

🌍🚌 Würzburg 🇩🇪
#ikasbidaia #alemania #batx2 #santotomaslizeoabatx
#lizeoa #santotomaslizeoa #ikastola #donostia #hezkuntza #bidelagunakgara #euskalsustraiak #biziakgara #inspiratzaileakgara
Apr 3

Ikasleentzako lanbide orientazio saioen barnean, gaur GIZARTE EKINTZEN eguna izan da.
Aitor Urbieta gorputz hezkuntzako irakaslea, Idoia Otaegi legelaria eta irakaslea, Julen Ibarra kontsultorea, Diego Santana esportazio aditua eta Bakartxo Tejeria legelari eta politikaria gurekin ...
Mar 15
