Multikirola. LH 3-6

5 Hedatuz 5 Kirola 5 Multikirola. LH 3-6

Multikirola

Arau orokorrak ikasiz, kirol jolasetan ondo pasatzeko aukera ematen diegu.

Lehen Hezkuntza 3-4

Lizeoan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei kirol ezberdinak ezagutzeko aukera eman eta jarduera hauetako arau orokorrak ikasiz, kirol jolasetan ondo pasatzeko aukera ematen diegu.

Entrenamenduak eta barne txapelketa antolatzeko aukera dugu talde mixtoetan, 3. mailako topaketa bakoitzean gelak ere nahastuak eta 4. mailan neska-mutilez osatutako talde egonkorretan. Ikasgela bakoitzari kolore bat egokitzen zaio.

Lehen Hezkuntza 5-6

Lehen Hezkuntzako 5. mailan igeriketa eta atletismoa oinarri hartuta, gustuko dituzten beste bi kirol hautatzeko aukera izaten dute.

Lehen hezkuntzako 6. mailan, aldiz, eskaintzen diren kirolen artean, gustukoenak izan dituztenen artean bi kirol aukeratuz aritzen dira.

Txapelketak jokatzen hasita ere, partaidetzak garrantzi handiagoa du emaitzak baino.

Informazio baliagarria

LH 3 - 6

Eguerditan (12:45-14:00)

 

w

STL Kirol taldea
kirolak@stl.eus

Multikirolan ondorengo kiroletan aritzen dira:

Atletismoa

Saskibaloia

Pilota

Igeriketa

Hockeya

Kirol alternatiboak

Futbola