Bidelaguntza, orientazioa eta tutoretza

5 Hezkuntza 5 Orientazio taldea

Bidelaguntza, orientazioa eta tutoretza

BIDELAGUNAK

Orientazio taldeak parte hartze integrala du Santo Tomas Lizeoko bizitzan. Etapa eta maila bakoitzeko Tutore-Planaren eta Bizikidetza-Programen bitartez, eta taldeko zein banakako ekintzen bitartez, ikasleari bere garapenean eta jardunean lagundu nahi diogu irakasle taldearekin batera.

Gizarteratzeko estrategiak nahiz bizitzari osotasunean aurre egin ahal izateko, ikasleak baliabideak gara ditzan saiatzen gara. Adinaren araberako lan espezifikoak egiten ditugu.

ORIENTAZIOA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako etapan, adibidez, Arreta Goiztiarrak eta prebentzio eta behaketa lanak garrantzi handia du. Beharrik antzemanez gero, ikaslearen premiei erantzun ahal izateko esku-hartzea abian jarriko dugu. Horretarako, etapako Orientatzaileaz eta turoreaz gain, etapa honetan espezialisten elkarlana dugu, psikomotrizista eta logopedaren eskuhartzea, esate baterako.

 

ORIENTAZIOA LEHEN HEZKUNTZAN

Lehen Hezkuntzan, lehen urteetan, hasiera batean, bereziki irakurketa-idazketari eta ulermenari, eskainiko diogu arreta. Aurretiaz antzemaniko kasu konkretuei jarraipena eta ibilbide propioak eraikitzeaz gain, berriak liratekeen premiak antzeman ahal izateko estrategiak garatzen ditugu. Adinak aurrera egin ahala,, lehentasunez, haurraren oreka, ikasketa-ohiturak, eskola giroa eta bizikidetza aintzat hartuko dituen berdinen arteko harremanak zainduko ditugu bereziki.

ORIENTAZIOA BIGARREN HEZKUNTZAN

Bigarren Hezkuntzan, azkenik, orientazio taldeak ikasleen premia akademiko zein pertsonalari erantzuna ematen jarraituko du: ikasleen beharren balorazioa, deskribapena eta esku-hartzearen diseinua burutuko du. Etapa honen amaieran bereziki orientazio akademiko profesionalaren kudeaketa bideratuko dugu, helduaren bizitzan kokatzen has daitezen, geroko ikasketa aukeren informazioa partekatuz, ikasleen zalantzak argituz, nahiz erabakiak hartzeko prozesu horietan hurbiletik lagunduz.

TUTORETZA PLANAK

Oro har, etapa guztietan, ikasleen adinaren baitan, tutoretza planaren barruanikasleen bizitzan garrantzi berezia duten gaien inguruko formazioa osatzen da, kanpo espezialistekin batera: ikaskuntza kooperatiboa, bizikidetza zaintzeko KiVa programa, jolas kooperatiboak, adimen emozionala, sexu heziketa, teknologia berrien erabilera egokia eta arriskuen prebentzioa, drogomenpekotasun prebentzio programa, besteak beste.

Taldeko zein banakako ekintzen bitartez, ikasleari bere garapenean eta jardunean lagundu nahi diogu.