Donostiako ikastola 1960tik

5 Gure Ikastola 5 Historia

Donostiako ikastola 1960tik

1960

Hamarkada

Santo Tomas Lizeoa ikastola 1960-61. ikasturtean sortu zen, Koldo Mitxelena, Jose Migel Zumalabe eta Carlos Santamariaren iniziatibaz eta beste askoren lanari esker. Neska-mutilen irakaskuntza elebiduna garatzeko akademia pribatu bat zen, Olazabal pasealekuko (gaur Bizkaiko pasealekua) aretoan. Urte hartan 60 ikasle izan ziren; goizez gaztelaniaz ematen ziren klaseak, -institutuan gaztelaniaz egiten baitzituzten azterketak – eta arratsaldez, euskaraz. Ikasleak, garaian jardunean ziren etxeetako ikastola txikietatik bildu ziren. Gogoratzekoak dira Elvira Zipitria, Karmele Esnal eta Jone Forkada Donostian, Hernaniko M.Dolores Goya eta beste batzuk. Geroztik ikastola guztiek bezala, oztopo handiak, diru gutxi eta borondate handia izan zuten eragileek.

Informazio gehiago

1970

Hamarkada

1970. urtean, OHO eta Batxilergoa eta UBI izenekin ezagutu ziren etapak sortu zituen Hezkuntza Legea indarrean jarri zen. Horrela, 70eko hamarkadan zehar, Santo Tomas Lizeoa ikastola Donostia eta Donostialdean Bigarren Hezkuntza euskaraz egiteko lehen aukera bilakatu zen, inguruko hainbat ikastolatako ikasleak jasoz: Barandiaran Lizeokoak, Herri Ametsa Ikastolakoak, … eta baita eskualdeko hainbat eta hainbat ikasle ere. 1972. urtean Lizeoak OHOko baimena eta homologazioa lortu zuen eta geroztik, ez zen Institutura azterketak egitera joan beharrik.

Informazio gehiago

1970

Hamarkada

1980

Hamarkada

Garai hartan gaur egun ezagutzen dugun egitura fisikora hurbildu zen Lizeoa. 1980. urtean Haur Hezkuntzako etxea eta 1989. urtean lehen Jantokia eraiki ziren. Poliki-poliki egun gertatzen dena bideratzen hasi zen: Batxilergoko ikasle gehienak ikastolan txikitan bertan matrikulatutakoak ziren. Hezkuntza eskaintza integralaren hasiera izan zen eta horren mesedetan STLren Hezkuntza Proiektuaren dokumentazioa berritu zen: Ikastola euskaltzalea, eleanitza, inklusiboa, pluralista eta akonfesionala. Santu izeneko ikastola laikoa!

80ko hamarkada hartan aldaketa ugari gertatu zen testuinguru soziopolitikoan. Espainiako trantsizio garaian, lurralde antolaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa sortu eta ordura arte guztiz zentralizatuta zeuden hezkuntza arloko erabakiak, neurri batean, deszentralizatu egin ziren. Euskararen ofizialtasuna ere iritsi zen.

1990

Hamarkada

Hamakada berriak lege berriak ekarri zuen: LOGSE 1990ean onartu eta hezkuntza-egitura nagusiak aldatu zituen, gaur egungo itxura hartuz. Hamarkadaren erdian, ikastolaren beharrei erantzuteko, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako etxeen tartean Aretoa eraiki zen, gaur egungo Harreraren sototik sarrera duen espazioa.
Ikasleek geroztik ez zuten derrigor bakarrik 14 urte bitartean ikasi behar, 16 bitartean baizik, eta horrek ere egitura aldaketa batzuk ekarri zituen.

Baina ez zen Lizeoa aldatzen zen bakarra. 1990eko hamarkadan Antigua auzoko inguruan aldaketa urbanistiko ugari egin zen: Benta Berri auzoko lantegi eta biltoki gehienak bota eta auzo berria eraiki zen, eta Berioko etxe asko ere ordukoak dira. Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate gehienak ere orduan hedatu ziren: Informatika, Kimika, Pedagogia, Psikologia,… Lizeoa ez zegoen bakarrik, baina Donostia eta Donostialdea eskualde osoaren ikastola izaten jarraitu du.

1990

Hamarkada

2000

Hamarkada

Gizartearen premia berriei erantzuteko, bi urteko gelak sortu ziren. Ikastolaren kasuan, 2001. urtean 2 eta 3 urteko haurrentzat egoitza berria eraiki zen. Ondoren hasi genituen, egun erreferente diren arreta goiztiar eta logopedia programak.
Mende berriarekin batera izaera juridiko berriaren lanketa gertatu zen ere. 2003 urtean, Loistarain I.E. zena Santo Tomas Lizeoa-Loistarain Kooperatiba izatera pasa zen. Donostiako erreferentziako ikastola guraso kooperatiba bilakatu zen.

Hamarkada honen erdialdetik eta amaiera arte, espazio eta eraikinen zaharberritzeari eta berrantolaketari ekiteko gure eremu osoaren plangintza urbanistikoaren berrikuspen-gogoeta zabaldu zen. Horien artean, hurrengo hamarkadan zehar burutzen joango diren eraldaketa energetikoa eta jasangarritasun programak, hezkuntzarako espazio berriak eta barne mugikortasun ereduak.

2010

Hamarkada

Ziur aski uste baino lehenago Lizeoak 50 urte bete zituen Donostian, Ikastolen Elkarteko lehen ikastola, ekitaldi ugari eta jendetsuekin ospatuz. Hamarkada honetan zehar aurrekoan egindako gogoetak gorpuztuz joan ziren. Bai hezkuntza ahaleginetan, bai azpiegituren eremuan. Beharrezko zahar-berritzeez gain, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonei lekua egin zien, eta hainbat azpiegutura berri eta garrantzitsu agertu ziren. Lizeoaren berrantolaketa funtzionalean ordutegiaren arrazionalizazioak eta zerbitzuen birmoldaketak pisu handia hartu zuen. Sukalde propioak eta jantoki espazio berrien agerpenak ikastolaren aukerak handitzea ekarri zuen. Jantoki berriaz gain gelategi berria ere etorri zen eta bereziki 1.800 m2 jolastoki berriak.

Informazio gehiago

2010

Hamarkada

Santo Tomas eta Lizeoa izenak

Nola sortu ziren? Xelebrea da, gero, santu izena duen ikastola laikoa garela aitortzea. Frankismo garaian ikastola, euskara eta euskal kultura bere osotasunean debekatuak zeuden. Lizeoaren sortzaileen asmoa Donostian euskarazko batxiler mailako eskolak ematea zenez,...

Laranja

Lizeoko ikasle guztien artean bozkaketa egin zen eta kamiseten kolorea laranja eta estanpatua urdina izango zela erabaki zen.

Txalaparta

Nola bilakatu zen txalaparta Lizeoko txirrina? 1972. urtean, Santo Tomas Lizeoa ikastolak gaur egun ezagutzen dugun kokapena hartu zuen, Donostiako Ibaieta auzo gainean. Hezkuntza lege berria zela-eta, ikastolak azpiegitura berriak behar zituen, eta horrela, aurretik...

Ikurra

Kirol jatorria 1973. urtean Santo Tomas Lizeoko kirol taldearen ikurra izango zenaren lehiaketa bat bultzatu genuen ikastolako ikasleen artean. Hainbat proposamenen artean aurkitzen zen ia 50. urtetan gurekin bidea egin duen ikurra. Jon Rotaetxek diseinatu eta gauzatu...

Betiko nortasuna, jantzi berria.

1960tik Donostian Santo Tomas Lizeoak aurten 60. ikasturtea egin du. Lehen ikasturte hartatik hona mundua, bizitza… asko aldatu dira, baina gure hasierako nortasun ezaugarriek orduan bezain bizirik jarraitzen dute. 1960 urtean, askatasun kultural eta politiko urriko...