Lizeotarrak KKE
Lizeotarrak KKE
DBH1 kirolari berriak
Eskola kiroleko multikirola ibilbidea amaitu eta etapa honetan maite duten kirolean trebatzen eta lehiatzen ikasteko aukera izaten dute ikasleek. Horretarako ikastolak badu bere Lizeotarrak Kirol Elkartea. Aurrerantzean ere kiroltasun osoz lehiatzea izaten da helburu. STL Kirol Taldean ibilbide luzeko kirol egituraren alde egiten dugu apustua.
Kirol federatua
DBH 3tik aurrera lizentziak federazioen bitartez tramitatzen dira. Fitxa hauek, kirolean izan ditzaketen lesio eta istripuak estaltzen dizkie kirolariei. Maila hauetan lurraldeko zein Euskadiko txapelketetan parte hartzeko aukera dugu.
Ikasle-ohiak
Gure ikasleei, gure kirol elkartean aritu izan direnei, Lizeoko ikastaldia amaitzean, nahi duten arte maite duten kirolean jarraitzeko aukera ematen diegu. Senior mailan, ikasle-ohiek laranja izaten jarraitzen dute. Talde hauetako kirolariak dira gainera, gure kirol egituran, formakuntzan laguntzen dutenak, bolondres moduan, epe luzeko ibilbide bat izan dezaten. Gure kirolariak bihurtzen dira gure egiturako entrenatzaile.
Lizeotarrak kirol elkarte bidez ondorengo kiroletan aritzen dira:
Saskibaloia
Atletismoa
Hockeya
Futbola