Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza
Pedagogia Aktiboa
Gure proiektua Pedagogia Aktiboan oinarritzen da. Haurrak, esploratuz, esperimentatuz eta besteekin elkarlanean beraien arlo emozional, sozial nahiz kognitiboak garatuko ditu, irudikatzeko gaitasuna landuz. Etapa honetan zehar, Donostiako tontorretako batean, babestuta, naturarekin erabat lotuta dagoen espazio batean egongo dira.
Goxotasuna eta sendotasuna
Goxotasunez hezteaz gain, egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiteko, irakasle taldearen esperientzia, testuinguru anitzak eta proiektu sendoa eskaintzen dizkiegu Santo Tomas Lizeoak ikasle eta familiei.
Kalitatezko testuinguru malguak
Haurrak malgutasun ingurune batean hezi eta garatzeko kalitatezko espazio eta baliabideak eskaintzen ditu ikastolak, adin honetako haurraren garapenean jolasak eta mugimenduak duen garrantzia erdigunean jarriz.

BIDELAGUNAK
Tutoreek, orientazio taldearekin lanean koordinatuz, ikasle guztien jarraipen pertsonala egiten dute. Haur bakoitzak bere ahalmen guztia garatzeko egiten dugu lana. Bestalde, beharren detekzio goiztiarrean erreferentea gara, urte osoan zehar eta ikasgela guztietatik pasatzen den pedagogo-psikomotrizista adituaren lana dela eta. Ikasleen gertuko behaketa eginez, haur bakoitzaren beharrak antzeman eta bideratzen dira, tutore, orientatzaile eta familiekin elkar lanean. Bestalde, Logopedia zerbitzuak, ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapenean gerta litezkeen gorabeheren prebentzio lanean laguntzen du.
ELEANIZTASUNA
Lizeoak euskaran oinarritutako eleaniztasuna dauka helburutzat, euskara eta euskal kulturatik mundura zabalduz. Lau urtetik aurrera ingelesa jolas, ipuin eta abestien bitartez ezagutzen hasten dira.
ESPERIENTZIAK
Ikasturtean zehar hainbat barne nahiz kanpo eskola-ekintza egiten ditugu. Lizeo barneko ekintzen artean ikasle helduagoekin egiten diren kidetzeek paper garrantzitsua jokatzen dute. Natura eta kultura arloko barne eta kanpo esperientzia hauen protagonista nagusi bihurtzen dira haurrak.
ANTOLAKETA
Familien errealitate anitzei aurre egiteko malgutasuna eskaintzen dugu; honela, gure txikienek ikastolara sartu eta irteteko ordutegi zabala dute, zaintza, garraio eta jantoki zerbitzuetan aukera zabala izanik.
ORDUTEGIA
2 URTE
A aukera
08:45 – 12:15 (harreran) / 12:30 (autobus geltokian)
B aukera
08:45 – 15:00 (harreran)
C aukera
08:45 – 16:15 (harreran) / 16:30 (autobus geltokian)
3 URTE
Goiza
08:45 – 12:20 (harreran) / 12:30 (autobus geltokian)
Arratsaldea
14:25 – 16:20 (harreran) / 16:30 (autobus geltokian)
4-5 URTE
Goiza
08:45 – 12:30
Arratsaldea
14:25 – 16:30
ZAINTZAK
Goizeko zaintza
07:45 – 08:45
Arratsaldeko zaintza
16:15 – 17:30
HEDATUZ ekintzak Haur Hezkuntzan
Gimnasia dibertigarria
Musika tailerra
Zirkoa
Yoga
Euskal dantza
Haur Hezkuntzako mundua
4 eta 5 urtekoek Argitxoren mezua jaso dugu goizean. Gure artean euskararen erabilera indartzeko joko batzuk antolatu dizkigu ikastolan.
#euskara #jolasa #lizeoa #santotomaslizeoa #ikastola #donostia #santotomaslizeoahh #bidelagunakgara #euskalsustraiak #biziakgara #inspiratzaileakgara ...
Oct 26

Bi urteko haurrek ikastolako trikitilariarekin dantzan ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna.
Agian gutako batzuei hitz egitea kostatzen zaigu, baina musikaren hizkuntza unibertsala primeran ezagutzen dugu.
Euskara entzun, sentitu, bizi eta dantzatzen dugu, nahiz eta hasieran ...
Dec 3

Bere izenak dioen bezala goizeko hamaikak aldera hartu ohi da hamaiketakoa, gosaria eta bazkariaren artean. Eguneko ohiturazko bost janaldietako bigarrena da.
2 urteko gelako neska-mutilentzat janaldi garrantzitsuena da, izan ere, gutako bat edo bik hartzen dugu besteei, bakoitzak ekarri ...
Nov 15

4 eta 5 urtekoek San Martin eguna ospatu dugu. Gure baserrietan txerriari 🐖 ahalik eta etekin gehien ateratzen hasteko ospakizuna da hau.
Gure sukaldean txistorra eta ogia moztu, eta Alexek gure txistorrak labean sartu ondoren, bakoitzak gure ogitartekoa prestatu dugu. Modu honetan ...
Nov 11

James Pillans (Edinburgo, 1778-1864) Geografia irakasle eskoziarrari, bere ikasleetako bat erabiltzen ari zen arbeltxoetako bat hartu eta hormatik zintzilikatzea bururatu zitzaion.
Horrela sortu zen, gaur egun ezagutzen dugun klarionezko arbela. Gure ikastolan, hiru urtekoek arbelean ...
Nov 9

Batzuetan, irakaslearen gidaritzarekin, forma ezberdinetako gometsak gure memoria lantzeko erabiltzen ditugu. Beste batzuetan ordea, guk nahi ditugun artelana sortzeko erabiltzen ditugu.
#3urte #3urtekogela #gomets #sormena #lizeoa #santotomaslizeoa #ikastola #donostia #hezkuntza ...
Nov 10

Etxe gorrian 🏤 topera prestatu ditugu Inauteriak. 4️⃣ urtekoak sorginez mozorrotu gara, 5️⃣ urtekoak txatxoz eta Lehen Hezkuntzako 1️⃣ eta 2️⃣ mailakoak 🎉 txilaba eta 👹maskarekin mozorrotu gara.
#inauteriak #etxegorria #sorgina #txatxoa #txilaba #santotomaslizeoahh...
Feb 25

Ikastolako sarrera ere jolastoki bihurtu dugu 2 urteko neska-mutilek. Gurpil, kutxa eta jostailuak hartu eta dantzatoki ere bihurtu dugu sarrera.
Gure irudimenak ez du mugarik. Jolasaren bitartez eta jolasean ematen diogu gure munduari forma.
#lizeoa #santotomaslizeoa #ikastola ...
Nov 4

Ikastolan txiki-txikitatik ikasten dugu gure neurriko ardurak hartzen. Bi urtekoentzako ardurarik politenetakoa frutaren-arduraduna izatea da.
Gaur gu izan gara arduradunak. Etxetik ekarritako sagar, platano, mandarina eta udareak zuritu eta gelako lagunei banatu dizkiegu.
#2urte ...
Nov 11

⛰️🌲🌳Uliako basora joan gara 4️⃣ urtekoak 🦋👭🐞👬🐜👫🐛🐝.
Natura eta lagunekin elkarturik, beste modu batera, gauza ugari ezagutu ditugu.
#natura #basoa #ulia #jolasa #4urte #santotomaslizeoahh #lizeoa #santotomaslizeoa #ikastola #donostia #hezkuntza ...
Mar 28
