Ikastolaren mundu zabala

5 Gure Ikastola 5 Espazioak

Ikastolaren mundu zabala

Lizeoa, gure ikasleen premiei aurre egiteko, Donostiako gailur batean, ongi antolatutako herri txiki bat da. Aukera anitz ematen dituen kirol instalazioak, jolas-eremuak, gune berdeak, musika gelak, jantokiak, teknologia eta zientzia guneak ditugu.

Etapa bakoitzak, bere adinera egokitutako espazio eta baliabideak ditu, gainera, era berean, ikastolako kideen arteko erlazioak sustatzeko elkarguneak ditugu, honek dakarren aberastasunaz jabetzen garelako.