3 urtetik LH 4-rako Udalekuak
Handitzen udalekuak: Ikastola zabaletik Donostiara
Uda iristear da eta, horrekin batera, udaleku garaia ere bai. Ikasturteko klase errutinatik atera eta ikastolatik abiatuta gure ingurunea ezagutzeko aukera izango dute haurrek.
Horregatik, Donostia ingurua ezagutzeko hainbat jarduera eta irteera antolatuko dira.
Udaleku hauen oinarriak enpatia, elkarlana eta errespetua izango dira, eta euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia.
Aurten ere, aste bakoitzean gai berri bat proposatuko da; hala ere, aurten jarduerak bidaia baten inguruan antolatuko dira. Historiaurretik hasi, Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa zeharkatuz, Etorkizuneraino iritsiko gara. Aro bakoitzean, garai horretako gertakizun eta ezaugarri nagusiak landuko ditugu eskulanen, jolasen eta erronka desberdinen bidez.
Astero bi irteera egingo dira. Irteeren egunak eta xehetasunak bileran azalduko dira zehaztasun handiagoz.
Zerbitzuak |
Aste bakoitzeko |
| Goizeko zaintza 8:00 – 9:00 |
12,50 € |
| Handitzen* 9:00 – 13:00 |
105 € |
| Jangela & Siesta 13:00 – 15:00 |
52 € |
* Prezioaren barne: asegurua, kamiseta, bisera eta motxila.
Oharra: Santo Tomas Lizeoakoak ez diren ikasleentzat, zenbatekoak %10eko igoera du.
Sei aste aukeran
• 1. ASTEA · Ekainaren 22tik 26ra
• 2. ASTEA · Ekainaren 29tik 30era / Uztailaren 1etik 3ra
• 3. ASTEA · Uztailaren 6tik 10era
• 4. ASTEA · Uztailaren 13tik 17ra
• 5. ASTEA · Uztailaren 20tik 24ra
• 6. ASTEA · Uztailaren 27tik 30era
Informazio baliagarria
INFORMAZIO BILERA
Apirilaren 21a, 17:00etan
IZENA EMATEKO EPEA
Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra
ekintzak@stl.eus