Bertso eskola
Bertso eskola
Bertsolaritzan lehen pausoak edo ikasitakoa sakontzeko aukera izango dute. Bertso bat osatzeko beharrezkoak diren atalak (neurria, doinua, errima) landuko dituzte eta mikrofono aurrean bertsoak botatzen ikasiko dute. Aldi berean, bertsoaren lanketatik abiatuta, bertsoaren inguruko aspektu ezberdinak landuko dira: gaia jartzea, bertso-saioak edo bertsoak epaitzea, besteak beste.
Ekintza honi esker, ikasleek bat-batekotasuna lantzea eta hobetzea, euskal kulturan murgiltzea, lexikoa hobetzea eta jendaurrean erraztasunez komunikatzea lortuko dute. Gainera, talde lanean modu eraginkorrean aritzea eta sormena eta irudimena garatzera iritsiko dira.
Informazio baliagarria
DBH 1 - 4
Astean: saio 1
Asteazkenak: 15:30-16:30
Hiruhileko: 60 €
Miren Randez
hedatuzbh@stl.eus