Eguerdia Bigarren Hezkuntzan
Eguerdia Bigarren Hezkuntzan
Bazkaltzeko aukerak
JANTOKI ZERBITZUA
Bi platerreko menua
- Ikastolako jantokian bazkalduko du.
- 2 plater eta postrea, ikastolako sukaldean prestatua.
- Hileko kuota 22/23 ikasturtean. DBH: 78,20 €/hileko, 10 kuota. Batx: 92,35 €/hileko, 8 kuota.
BESTE AUKERAK
Etxeko janaria ikastolak kudeatua
- Dagokion jantokian bazkalduko du (ez kalean, ez pasilotan).
- Ikastolak eskaintzen duen zerbitzua: ikasleak goizean ekarri duen janaria arduradun bati utzi eta eguerdirako beroa (horrela behar badu) prest izango du.
- Ekartzen dituen ontziak hozkailuan gordeko dira eta labe berezian berotuko dira. Ontziek tenperatura horiek jasateko gai izan behar dute.
- Ontzi guztiei ikaslearen izena jarri behar zaie.
- Hileko kuota 22/23 ikasturtean. DBH: 28,20€/ hileko, 10 kuota. Batx: 35,25€/hileko, 8 kuota.
Etxeko janaria modu autonomoan
- Dagokion jantokian bazkalduko du (ez kalean, ez pasilotan).
- Etxeko janaria edo ikastolan prestaturiko ogitartekoa izan daiteke. Ogitartekoa jolasgaraian Idazkaritzan eskatuko du eta dagokion jantokian eskuratu, ordaindu eta jango du.
- Ikasleak autonomia osoz jokatuko du ikastolako zerbitzurik inplikatu gabe (ez du berotzeko gailurik eskura izango).
- Doakoa
Ikastolatik kanpo
- Ikastolatik kanpo aterako da.
- Arratsaldeko eskolak hasten direnerako itzuliko da ikastolara.