2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

biminutuluze lehiaketa

Laburmetraia digitalen lehiaketa

Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei.

(Ez)ezagunak

Aurtengo lehiaketako lehen saria Jule Begiristain Ribók sortutako (Ez)ezagunak lanarentzat izan da. Julek egindako lanean gauzak ez dira hasiera batean diruditena.

Azken Jokoak

Bigarren saria, lehiaketako partaide historikoa den Paul Auzmendi Del Valle de Lersundirentzat izan da. Azken Jokoak lanean unibertsoaren biziraupena ziurtatzeko, biminutuluze unibertsoko pertsonaia gonbidatu berezien laguntza izango du.

Afganistaneko emakumeak

Hirugarren saria Leire Lacoren Afganistaneko emakumeak laburmetraiarentzat izan da. Herrialde honetan, 1970 urtetik hasi eta bereziki 1996 urtetik aurrera, talibanak agintzen hasi ondoren eta gaur egun arte, emakumeen eskubideen egoera azaltzen digu.

LABURMETRAIA DIGITAL SARITUAK

(Ez)ezagunak

Azken Jokoak

Afganistaneko emakumeak