biminutuluze · XII. laburmetraia digitalen lehiaketa – Epe berria: urtarrilaren 14a

Zer?
LABURMETRAIA DIGITALA:

  • Telefono mugikor batekin grabatua. Hala ere, hobekuntzak, mozketak, errotuloak… egin daitezke ordenagailuko programen bidez.
  • Euskaraz (mutua izan daiteke).
  • 30 segundu eta 2 minutu arteko iraupena izango dute.
  • Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.  

 

Nork? 

DBH-ko eta Batxilergo-ko edozein ikaslek har dezake parte. Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. 

 

Noiz? 

  • DATA ALDAKETA!!! – Urtarrilaren 14a da bidalketarako azken eguna, ostirala.

Nola? 

1.- Bideoa Drivera igo, eta bertatik biminutuluze@stomas.eu emailera partekatu.

2.- Mezu bat bidali, ondorengo ezaugarriekin, biminutuluze@stomas.eu helbidera:

  • Datu pertsonalak: Izen-abizenak, eskola eta kurtsoa.
  • Izenburua.
  • Lanaren laburpena 200 karakteretan.

3.- Hasi zure garunari eragiten.

 

Sariak 

  • Lehen saria: 350 €
  • Bigarren saria: 200 €
  • Hirugarren saria: 150 €

 

Epaimahaia

  • Santo Tomas Lizeoko irakasle talde batek osatuko dute. 
  • Lehiakide batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso. 
  • Lanak epaimahaiaren ustetan oso eskasak badira, ez da saririk banatuko.

 

Oharrak

  • Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. 
  • Antolatzailea ez da bideoetan agertutako edukien arduradun egingo. 
  • Bideoak ezingo dira eskubide pertsonalen edo inoren jabetzaren aurkakoak izan. Aurkezten diren bideoek foro publiko batean hedatzeko modukoak izan behar dute eta sare sozialetan argitaratuak izan daitezke. 
  • Bideo bat inskribatzean, bideoan identifikatzeko moduan agertzen diren pertsona guztiek beren irudiaren erabilera eta bideoan izandako partaidetza baimendu dutela, eta, halaber, lehiaketa honetara aurkezteko eta antolatzaileak bideoa egoki ikusten duen moduan erabiltzeko baimena eman dutela aitortzen dute.

 

 

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...