Ikastolako haur danborrada LH2

Joan den urteko geldialdia eta gero, ikasturte honetan San Sebastian eguneko antolaketarekin hasiak garela jakinarazten dizuegu Lizeoko haur danborradako batzordetik.

Ikasturte honetatik aurrera kantinera eta gastadoreak LH2-ko ikasleen artetik aterako direla jakinarazten dizuegu eta ez LH1-ekoen artetik orain arte bezala; antolaketa arrazoi eta urtetako esperientziak eraman gaitu erabaki hau hartzera.

Osasun-egoerak baldintzatutako kondiziotan eta segurtasun-neurriekin egin beharko ditugu antolaketa guztiak, zailagoak izango direla aurrikusten dugu zalantzarik gabe. Hori dela eta, aurreko gutunean eskatzen genuen bezala, zuetako norbaitek gure batzordean bolondres lanetan aritzeko borondatea izango balu,  haur.danborrada@stomas.eu e-postara idatzi mesedez.

Ikasleak zozketaz aukeratuak izango dira, beraz, zuen seme-alabak danborradan atera nahi duen edo ez jakinarazi beharko diguzue esteka honen bitartez, epea  azaroak 4a arte izango delarik.

Zozketa danborradako batzordeak antolatuko du ikastolako aretoan, azaroaren 5ean, 16:45etan, eta irekia izango denez,  ikustera bertaratu nahi duzuenek aipatutako e-postara mezua bidaliaz jakinarazi diezagukezue. Emaitzak eskutitzez jasoko dituzue.

Jarraituko dugu zuekin harremanetan, ordurarte ondo izan!

LIZEOKIDE – STL HAUR DANBORRADAKO BATZORDEA