Laranja

Laranja mekanikoak

Pertsona bakoitzak badu bere kolore gustukoena, baina talde guztiek badute identifikatzen duten kolore bat. Gure ikastolako koloreak Donostia eta Gipuzkoa osoan zehar ezagun bihurtu gaitu. Batzuen esanetan, “laranja mekanikoa”, besteen ustez “laranja butanoa”, zalantzarik gabe laranja da gure kolorea. Gure kirolariek gure kolorea estatuko hainbat lehiaketatan ere zabaldu dute. Baina zergatik gara laranjak?

Ikasleen arteko lehiaketa

1973. urtean, Santo Tomas Lizeoa kirol lehiaketetan parte hartzen hasi zenean, logotipoaz gain koloreak ere aukeratu behar ziren. Lizeoko ikasle guztien artean bozkaketa egin zen eta kamiseten kolorea laranja eta estanpatua urdina izango zela erabaki zen. Donostiako ikastola laranja bilakatu ginen.

Ikastolako aitona eta guraso-ohia den Juan Carlos Redondo Hernándezen ikerketatik ateratako informazioa

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...