Kontseilu Errektorea
Gure ikastolaren historia asko aldatu da 1960an euskarazko hezkuntza proiektu batekin konprometitutako guraso, hezitzaile talde batek abian jarri zuenetik.
Besteak beste, 2003an gurasoen kooperatiba bihurtu ginen, eta ordutik aurrera gure gobernu-organo nagusia Kontseilu Errektorea izan da, gaur egun 17 pertsonak osatzen dutena: 9 bazkide ez-langileak dira, eta horietako bat lehendakaria da. Kontseilua da gure kooperatibaren ordezkaritza-, gobernu- eta kudeaketa-organo nagusia.
Izendapen berriak
Joan den otsailaren 14an, Kontseilu Errektoreak kargu berriak izendatu zituen; beraz, egun horretatik aurrera, Idoia Otaegi izango da lehendakaria, Urko Odriozola lehendakariordea eta Xabier Ezeiza idazkaria. Bilera horretan bertan, Joseba Alkiza izendatu dute ikastolako zuzendari.
Eskertza
Komunikazio honetaz baliatu nahi dugu karguak utzi dituzten horiei egindako lana dela eta eskerrak emateko, eta bereziki Jone Auzmendiri, bera izan baita Kontseiluko buru edo presidente azken urtetan , eta Iñaki Zubizarretari, Lizeoko zuzendaritzan eman dituen hemezortzi urte emankorrengatik.
Zorionak guztioi.