Ikurra

Kirol jatorria

1973. urtean Santo Tomas Lizeoko kirol taldearen ikurra izango zenaren lehiaketa bat bultzatu genuen ikastolako ikasleen artean. Hainbat proposamenen artean aurkitzen zen ia 50. urtetan gurekin bidea egin duen ikurra. Jon Rotaetxek diseinatu eta gauzatu zuen, Donostia eta Gipuzkoa osoan zehar ezagun egin zen ikurra.

Taldeak

Egileak dioenez, “Diseinuak hiru ideia sintetizatu behar zituela pentsatu nuen: taldea, kirolaria eta lehiaketa. Lerro multzo bat imajinatu nuen (taldeko kideak), kirolariaren kamiseta elkarrekin inguratuko zutena. Elastikoaren aurrean, bi lerro multzoak (taldeak) egongo lirateke, euren norgehiagokan.”

Esanahi berria

1980ko hamarkadan, Santo Tomas Lizeoa –hezkuntza erakundea bera, alegia–  identifikatzeko ikur bat hartzea erabaki genuen, eta horretarako Jon Rotaetxeren kirol diseinua aukeratu genuen. Ikurra ikastola osorako zabaltzean, esanahi berri bat eman genion.

Iragana, orainaldia eta etorkizuna

Santos Sarasola zuzendari ohiaren hitzetan, “Lizeoaren proiektuak pertsona asko ditu oinarrian –iragan –, nukleo batean –orainaldian– elkartzen direnak eta –etorkizunean– luzatzeko bokazioa dutenak, pertsona berrien eta askoren parte-hartzearekin”. Hau da gure lehen ikurraren historia.

Lizeoko aitona eta guraso-ohia den Juan Carlos Redondo Hernándezen ikerketatik ateratako informazioa

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...