Ikastolako Jaialdia
Ekainaren 13an etorri denon jaialdira!
Ikastolako Jaialdia familia, ikasle eta langileek elkarrekin ospatzeko eguna da. Batxilergoko lehen mailako ikasleak egun honen antolaketan burubelarri dabiltza. Zuek ere protagonista izatea nahi dugu bazkari herrikoian parte hartuz, ekintza ezberdinak antolatzen lagunduz eta proposaturiko ekintzetan parte hartuz.
Jaialdia data zehatz batean egiten dugun arren, ez da egun bakarrean antolatzen den ekitaldia. Antolaketa erraztu eta ekitaldiaren arrakasta ziurtatzeko zuen laguntza beharrezkoa da. Horretarako eman izena azpiko galdetegietan ahal bezain laster.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Egitaraua
Dantza eta Pandero emanaldia
10:00-11:15
Eskulan tailerrak
10:30-14:00
Haur txokoa · Erakusketak
10:30-13:30 / 14:30-16:30
Puzgarriak
11:00-13:30 / 14:30-16:30
Easo abesbatzarekin kantuan
11:30-12:15
Ipuin kontaketa eta txikien argazkiak
11:00-13:00
Erronkak · DBH2
11:00-12:00
Erronkak · DBH1
12:00-13:00
Just Dance dantzak eta Karaoke
11:30-13:30
Talde jolasak LH 1·4
12:30-13:45
Bazkari herrikoia
13:45 – 16:00
Mus txapelketa
15:00 – 16:30
DJ-ak egurra ematen
Egunean zehar
Apar festa
16:45 – 17:30
Familia laguntzaileak
Jolasak
Mus txapelketa
Izen ematen duten lehen 16 bikoteek izango dute parte hartzeko aukera. Oilaskoa eta txuleta zureganatu nahi badituzu…
Taldeko jolasak LH
LH 1-2 Olinpiada txikiak
LH 3 Altxorraren bila
LH 4 Ginkana
Taldekako joko hauetan izen ematea jaialdiaren aurretik, ikasgelan egingo da.
Ekintzak LH 5tik gorakoentzat
Dantza eta Karaokea
Bazkari herrikoia
Helduen menua
- Entsalada mistoa
- “Label” oilaskoa patatekin
- Brownie-a basoko fruituen kulisarekin
- Kafea
Prezioa: 22€
Haurren menua
- Makarroiak tomate eta gaztarekin
- Oilasko errea txip patatekin
- Sandwich izozkia
Prezioa: 12€
Izen emateko epea
- Ekainaren 8a, astelehena.
Ogitarteko eta hanburgesak
Hanburgesa 12€
Hanburgesa patatekin 15€
Patata tortilla ogitartekoa: 6€
Eskaera egiteko epea
- Ekainaren 8a, astelehena.
Babesleak:
Ekintza eta guneen mapa
OHAR GARRANTZITSUAK
Antolaketa
- Ezingo gara kotxez sartu.
- Tabernan salgai dagoena eskuratzeko, aldez aurretik ticketak erosi beharko ditugu.
- Aurrez enkargatutako hanburgesa eta ogitartekoak bertan ordainduko dira jasotzeko orduan.
- Puzgarri, tailer eta jolasetan parte hartzeko eskumuturrekoa: 5€ egun osorako.
Jan-edanak
- Indarrean dagoen legeriak debekatzen du eskola-esparruan edari alkoholdunak zerbitzatzea edo kontsumitzea.
- Edalontzi berrerabilgarriak etxetik ekartzea gomendatzen dizuegu. Jaialdian edalontzi berrerabilgarriak 1€-tan salduko ditugu. Erabilera bakarreko basoak ekiditen saiatuko gara.
- Jantokia ogitartekoak, hanburgesak eta kanpotik jana ekartzen dugunontzat irekiko dugu.
Hondakinen kudeaketa
- Hainbat eremutan kokatuko ditugu puntu garbiak.
- Puntu hauetan plastikoa eta errefuxaz gain papera, organikoa eta beirazko botilak jasotzeko edukiontziak kokatuko ditugu.

