“Hitzekin” Korrika ikastolan

Korrika santo tomas lizeoa ikastolan

Euskararen aldeko ekimena.

KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena.

Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan “Hitzekin” Korrika.

Martxoaren 31tik apirilaren 10era, 11 egunez, Euskal Herria zeharkatuko du 22. KORRIKA-k. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun, gelditu gabe. Amurriotik abiatu eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean.

Ikastolaren kilometroa – Apirilaren 10a, 8:14 Zumalakagarregi etorbidean.

Aurten ere ikastolak ekimenean parte hartuko du, Donostiako kilometro bat erosiz eta ibilbidearen zati batean lekukoa eramanez. Apirilaren 10ean 8:14tan Zumalakarregi etorbidean dagoen Esklabak autobus geltokitik abiatuko gara. Lekukoa guztien artean eramateko gerturatu 8:00ak aldera.

Korrika txikia eta koreografia

Ikastolako txikienek eskutitzak idatzi, lekuak sortu eta txalekoak margotu ondoren, ikastolan zehar “Korrika txikia” hitzez beteko dute. Bigarren hezkuntzako ikasleek “Hitzekin” abestiaren koreografia dantzatuko dute, musika eta hitzak mugimendu eta ekintza bihurtzeko.

Informazio gehiago

22. KORRIKAren inguruan informazio gehiago jaso nahiko bazenute, jo ezazue  www. korrika.eus webgunera. Bertan, 22. KORRIKA hobeto ezagutzeko, ibilbidearen inguruko informazio zehatza jasotzeko, Korrika Kulturalaren berri izateko eta aurtengo abestia entzuteko parada izango duzue, besteak beste. 

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...