Oxford Test of English & Cambridge
Oxford Test of English & Cambridge
Lizeoa Oxford Unibertsitateko azterketen zentru akreditatzailea da. Ingeleseko A2, B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko aukera Lizeoan bertan eskaintzen da, ikasleari ezagutzen duen eta ziurtasuna eskaintzen dion eremuan. Titulua lortzeko, Reading, Listening, Speaking eta Writing ariketak jasotzen dituen 2 orduko azterketa bakar bat egin beharko dute eta, ondoren, 14 egunetan emaitzak eskuragarri izango dira.
Azterketa %100 on line da eta ikasleak lau atalen ordena aukeratzeaz gain, hauetako baten bat gainditzen ez badu, hori bakarrik errepikatzeko aukera izango du. Aukera honen helburua ikasleari ingeleseko titulu bat eskuratzeko aukera ematea da, ezagutzen duen eta arrotza egingo ez zaion eremu batean.
Ikastolako ikasleentzat:
- Azterkea osoa egiteko: 100 €
- Azterketa partziala egiteko: 35 € zati bakoitzeko.
Ikasleak ez direnentzat, gelditzen diren plaza libreen baitan:
- Azterketa osoa 110 €
- Azterketa partziala 40 € zati bakoitzeko.