Saskibaloia
Saskibaloia
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan, saskibaloiaren arau orokorrak eta oinarrizko trebetasunak lantzen dituzte. Talde mixtoez osatutako entrenamendu eta barne txapelketak egiten dituzte.
5. mailan, oinarrizko atletismo eta igeriketaz gain, urtean zehar saskibaloia eta beste kirol bat ere uztartzeko aukera izaten dute. 6. mailan, saskibaloia eta beste kirol baten oinarrizko teknika garatzen dute eta Donostiako beste eskola batzuetako saskibaloi taldeekin lehiatzen dira.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek, Multikirola egiturarekin bateragarria den teknifikazio saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Lizeotarrak Kirol Eskolak, saskibaloian sakontzeko aukera emango du arratsaldez.
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, saskibaloian trebatu eta lehiatzen ikasteko aukera izaten dute. Gainera, saskibaloiko entrenamenduak ikastolako ordutegiarekin bateragarriak izango dira. Txapelketak saskibaloi federazioak antolatzen dituenez, araudiak zorroztuz doaz, baina gure helburu nagusiak lehengo berberak dira: partaidetza, hezigarria izatea, araudietara egokitzea eta lehiatzen ikastea. Jokalariaren banakako hobekuntzaz gain, taldearekiko konpromisoa, errespetoa eta lan kolektiboaren gaitasunak indartzera bideratzen ditugu.
3. mailatik aurrera, saskibaloian kirolatasun osoz lehiatzea izaten da helburua. Saskibaloi lizentziak federazioaren bitartez tramitatzen dira eta lurraldeko zein Euskadiko saskibaloi txapelketetan parte hartzeko aukera dugu. Entrenamendu saioak ikastolako bigarren hezkuntzako ordutegira egokitutakoak dira.
Ikastola garaia amaitu ondoren ere, gure ikasle-ohiek gure senior taldean saskibaloiaz gozatzeko aukera izaten jarraitzen dute. Gainera, jokalari hauek gure kirol egituran formakuntzan laguntzeko aukera izaten dute, kirolari gazteagoen entrenatzaile bihurtuz.