Gimnasia dibertigarria
Gimnasia dibertigarria
Gimnasia dibertigarrian, ariketa fisikoa eta gorputz trebezia landuko dituzte jolas eta dantza ezberdinak eginez. Gorputz atal ezberdinak landuko dituzte, aldebiko koordinazioa, erritmoa eta espazioaren kokapena landuz. Hori guztia, salto egiteko eta oinez ibiltzeko modu ezberdinak ezagutuz, aurre akrobaziak egiten ikasiz eta material ezberdinak erabiliz (pilota, soka..) burutuko dute.
Ekintza honi esker, haurrek talde elkarrekintzaren oinarrizko trebetasunak garatzea, euren gorputzak hobeto ezagutzea, kirol munduan murgiltzea eta gorputz trebetasun orokorrak eskuratzea lortuko dute.
Tximeleta Kirol Elkartea
Informazio baliagarria
4 · 5 urte
Astean: 2 saio
Astelehen eta asteazkena
16:45-17-45
Hiruhileko: 128 €
Aurkene Villarreal
ekintzak@stl.eus