Alzheimer proiektua

5 Hedatuz 5 Alzheimer proiektua

Alzheimer proiektua

Alzheimer deituriko ekimen honetan ikasleek gaixotasun honen aurka borrokatuko duen eta haren ondorioak arinduko dituen proiektu bat eraikiko dute ikasturtean zehar. Horretarako, Cita Alzheimer fundazioan, Alzheimerrari buruzko ezagutzak jaso eta haren kontrako ikerketaren lan ildoak ezagutuko dituzte. Ondoren, AFAGIren laguntzaz, gaixoen eta familien egunerokoa ezagutuko dute.
Gaixotasunaren kontra egingo duen ekintza bat burutzeaz gain, ikasleek gizartean inpaktu positiboa izango duen proiektu bat eraikitzeko aukera lortuko dute. Horrekin batera, enpatia, elkartasuna, taldeko lana eta erantzunkizuna bezalako baloreak garatuko dituzte.

Informazio baliagarria

BATX 1 - 2

Iraila – Apirila Astean: saio 1 Ostegunak 15:30-17:00
w

Iker Mendiluze
hedatuzbh@stl.eus