Haurren aurrean, helduok heldu

Ohar honen bitartez datozen egunotan Euskaltzaleen Topaguneak abian jarriko duen ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Umeekin harreman zuzena dugun helduoi begirako egitasmo bat abiatuko du laster eta ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 

Zertan datza?

0-12 urte bitarteko ume zein gazteekin harreman zuzena dugun guraso, zaintzaile, senide eta bestelako hezitzaileon arteko euskarazko praktikak sustatzeko ekimena da, geure arteko hizkuntza-praktikak alda ditzagun eta euskara gehiago erabil dezagun. 

Noiz egingo dugu?

Azaroaren 22tik abenduaren 5era

Zertarako?

Umeen erreferente garen helduon arteko hizkuntza portaeretan eragiteko eta euskararen erabilera areagotzeko, eta, bide batez, belaunaldi berriek hizkuntza praktika berriak normalizatu eta barneratzeko. 

Ariketa proposamena:

  1. Euskaraz ondo moldatzen bagara:
  • Solaskideek euskara dakiten kasuetan, euskaraz egingo dugu (euskaldunak euskaldunari euskaraz). 
  • Lehen hitzak euskaraz egingo ditugu. Ezezagunekin zein euskaraz ulertzen duten ezagunekin. 
  • Kideak ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez badigu, euskarari eutsiko diogu, baita elkarrizketa elebidunetan ere. 
  1. Euskaraz hitz egiteko zailtasunak baditugu, baina ulertzen badugu:
  • Gonbida ditzagun gure ingurukoak euskaraz aritu daitezen edo jarrai dezaten gurekin. 

Pentsa dezagun norekin alda ditzakegun hizkuntza ohiturak parkean, eskola inguruan edo umeekin egiten ditugun bestelako ekintzetan. Kide horiei elkarrekin ariketa egitea proposa diezaiekegu, eta gure ingurukoei esan ariketa egitera goazela, umeekin partekatzen ditugun espazioetan gaudenean. 

Horrenbestez, guraso, hezitzaile, zaintzaile eta bestelako senideak ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Saia gaitezen gure hizkuntz ohiturak aldatzen!

Haurren aurrean, helduok heldu!

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...