Emakumeen aurkako indarkeriari ez

emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere osotasunean konpromiso horrekin bat egiten du. 

Ez orain, ez inoiz; ez ikastolan, ez Donostian, ez inon, emakumeen aurkako indarkeriari EZ!

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...