Cambridge English 2023 azterketa ikastolan

First eta Advanced azterketak ikastolan

Santo Tomas Lizeoak eta ES020 Lacunza ihk, (Cambridge English-en azterketen zentro aztertzailea) Unibertsitate ospetsu honetako Ingeleseko azterketak aurten ere zentroan bertan egingo ditugula jakinarazi nahi dizuegu.

Azterketa hauek ikasleek ikasten duten ikastetxean bertan egiteak abantaila ugari ditu:

  • FIRST azterketa, For schools bertsioan, zuen seme-alabaren adinarekiko egokiagoa.
  • Azterketa ingurune ezagun batean egitea eta taldekideekin batera.
  • Talde murriztuak.

Azterketa aurkezteko erabakia pertsonala da, jakina, baina gogoan izan ziurtagiri hau lortzea oso interesgarria izan daitekeela zuen seme-alaben etorkizunerako.

Azterketarako matrikula egiteko

  • First for schools: hurrengo estekan sartu behar duzu.
  • Advanced: hurrengo estekan sartu behar duzu.

Adi, esteka bakoitzak eta kodeak azterketa zehatz batekin eta gure zentroarekin du lotura, ziurta ezazue esteka zuzena erabiltzen ari zaretela. Behin barruan zaudetela, formularioa bete zuen datu pertsonalekin (esandako alor guztiak osatu), baldintzak irakurri eta haiek onartu, eta azkenik, txartelaz edo banku-transferentziaren bidez ordainketa egitea besterik ez duzue. Formularioa osatutakoan, posta elektroniko bat jasoko duzue profil batekin, non zuen seme- alabak ordutegia ikusi ahal izango duen. Bertan informazio interesgarria eta emandako datuak erregistratuta izango dituzue.

Datak

  • Matrikula egiteko epea apirilaren 17an bukatzen da
  • Ahozko azterketa ekainaren 1edo 2an ikastolan
  • Idatzizko azterketa ekainaren 3an ikastolan

First tasa: 202 €
Advanced tasa: 209 €

Harremanetarako

Cambridge@lacunza.es, 943 46 47 00 edo ikastolan bertan.
Informazio hau guztia zabaltzeko eta zuen galderei erantzuteko antolatu dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu, Otsailaren 22an, 18:00etan, Harrera gelan.