Datorren hiruhilerako Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat jantokian, eguerdiko beste erabilera eta garraioan aldaketak egiteko epea irekiko dela jakinarazten dizuegu. Ikastolako web orrian aurkituko dituzue honi dagozkion inprimakiak.
Aldaketak eskatzeko epea: martxoak 14 – 20
Altak eta aldaketak aztertu ondoren, onartzerik baditugu, e-postaz baieztatuko dizkizuegu; aldaketa hauek apirilaren 4-tik aurrera izango dute eragina. Kontuan hartu zerbitzu hauen kasuan, udako planifikaziotik kanpo, altak edo bajak gertatzen direnean, aparteko sarrera edo irteera kuota bat ordaindu behar dela.
OHARRA: Batxilerreko ikasleei dagokienez jantokian ez dago aldaketa egiteko aukerarik. Jantokia 8 kuotetan (iraila eta apirila bitartean) ordaintzen da eta erabilera azken azterketa egunerarte izango da.
Aldaketa formularioetara esteka