Gure mundu txikia
Gure mundu txikia
Biziakgara.
Ikastolan etengabeko mugimenduan gabiltza. Orrialde honetan Lizeoko maila, etapa eta zerbitzu ezberdinetako albisteak aurkituko dituzu. Donostia osoak jakin dezala egiten ditugun gauza guztiak. Murgildu gure mundu txikian!
π Eskola Agenda 2030 π
Ikastolara iristeko erabiltzen dugun moduaren inguruan aurreko astean egindako galdeketan jasotako erantzunak ikusirik, Eskola Agenda 2030eko Bigarren Hezkuntzako eko-ordezkariok hainbat ondorio eta aholku partekatu nahi ditugu. π£
Animatu zaitezke proposamen hauei kasu egin eta ikastolarako bide jasangarriago bat izatera! πΏ
Eskerrik asko!! π§‘
#santotomaslizeoa #eskolaagenda2030 #hezkuntza #ikastola #donostia
May 28
Aurreko astean LH 4.mailako ikasleok Itziar-Deba ibilbidea egin genuen. β°οΈπ§’β°οΈ
Eguraldia lagun, eguna bainu polit batekin bukatu genuenβ¦.π π©±π
#santotomaslizeoa #irteerak #itziardeba #ikastola #donostia
May 26
π«±πΏβπ«²πΌ SOLIDARITATEAK ETA ELKARLANAK BATZEN GAITU π
IZK DBH4ko ikasleok solidaritatea eta elkarlana lantzeko ekintza ezberdinak antolatu ditugu.
Aste honetan, Gipuzkoako Elikagai Bankurako @bancoalimentosgipuzkoa janari bilketa egiten ari gara. π«πΆππ«π₯π«ππ
Era berean, bihar, @amigosolidarios1234 elkartearen aldeko hamaiketako solidarioa ππͺ izango dugu!
Animatu parte hartzera! π§‘
Bakoitzaren aletxoa ezinbestekoa baita! π«
#santotomaslizeoa #elikagaienbankua #amigossolidarios #ikastola #donostia
May 26
HH5ekoak Pagoetan egon ginen, erleen bizimodua ezagutu genuen. πππππ―π―
#santotomaslizeoa #irteerak #pagoetakoparkenaturala #ikastola #donostia
May 25
π LIZEOTARRAK KKE π
ππβ½οΈ 26-27 KIROL ESKOLAREN IZEN EMATEA
LIZEOTARRAK Kultur eta Kirol Elkartea abian da!! π
Datorren ikasturtetik aurrera (26-27), arratsaldez egun desberdinetan, LH 3 - LH 6 bitarteko ikasleentzat β½οΈ futbol, π hockey eta π saskibaloiko kirol eskolak eskainiko dira Santo Tomas Lizeoan.
ππ½ IZENA-EMAN Lizeoko webgunean: https://www.stl.eus/hedatuz/lizeotarrak-kirol-eskola/
π EPEA: MAIATZAK 14 - EKAINAK 3
Anima zaitezte Lizeotarrak izatera!! π§‘
#santotomaslizeoa #lizeotarrak #eskolakirola #ikastola #donostia
May 23
Aurten ere DBH4ko gorputz adierazpeneko ikasleok Gazte Antzerki Topaketetan parte hartuko dugu.
Maiatzaren 26 eta 27an Gazteszenan arituko gara!
Animatu eta zatozte ikustera! π
#santotomaslizeoa #gazteenantzerkitopaketa #gorputzadierazpena #ikastola #donostia
May 22
DBH4ko ikasleok LHn eta DBHn AmigoSolidarios @amigosolidarios1234 eta Elikagai Bankuarekin @bancoalimentosgipuzkoa egingo dugun elkarlanaren berri ematen aritu gara.
Elkarri laguntzea zein garrantzitsua den adierazi diegu eta ekintza dibertigarriak egin ditugu! π€Έπ»π€ΈπΎββοΈπ€ΈπΌββοΈ
Oso gustura aritu gara elkarlanean! π«
Datorren astean, @amigosolidarios1234 -en aldeko hamaiketako solidarioa prestatuko dugu! π€€ ππͺ
@bancoalimentosgipuzkoa-rentzako janari bilketa ere egingo dugu! Animatu!! π«π₯ππππ₯π«
#santotomaslizeoa #amigossolidarios #elikagaienbankua #elkarlana #ikastola
May 21
π Multikirolako LH5eko hockeyeko Lizeotarrak B taldea txapeldunak izan dira! π
Zorionak neskak!! π§‘
#santotomaslizeoa #belarhockeya #kirola #ikastola #donostia
May 20
Aurreko astean Gela Egonkorrekoak Pasaiako Itsas Festibalean @pasaiaitsasfestibala izan ginen πΆβ΅οΈπ€π’
Egun ederra pasa genuen!! βοΈ
#santotomaslizeoa #pasaiaitsasfestibala #irteera #gelaegonkorra #ikastola
May 19
DBH3ko ikasleok ongizate emozionalaren inguruko lanketa egin dugu βZulo Beltzakβ ekintzan parte hartuz. π«
Istorio desberdinak kontatzen dituen antzerki emanaldi baten ondoren gaiaren inguruko lanketa egin dugu. π
Eskerrik asko Dardar eta Aise gizarte ekimen kooperatibei horrelako lanketa hunkigarria ahalbidetzeagatik. π§‘
#santotomaslizeoa #zulobeltzak #ongizateemozionala #ikastola #donostia
May 18
πΏ LH6 LIZARRA πΏ
Atzo eta gaur Lizarran izan gara 6.mailako ikasleak.
Kanpoan hotz baina barruan bero ibili gara!
Esperientzia ederra izan dugu rokodromoan eta kayaketan!! Eskerrjk asko @mugitu_rocodromo eta @mugitu_aventura !! π«°π»
#santotomaslizeoa #irteerak #lizarrakokanpina #ikastola #donostia
May 15
Gaur DBH4ko ikasleok Ikerbasquek @ikerbasque emakume ikertzaileen lana aitortzeko ekitaldian izan gara. π©π»βπ¬π©πΌβππ©πΎβπΎ
Miramar Jauregian antolatutako ekintzak bokazio zientifikoak sustatzeko inspirazio iturri izan nahi du eta gainera, emakume erreferente zientifikoak gertutik ezagutzeko aukera eman digu.
Esperientzia bikaina izan da! Eskerrik asko! ππ½ππ½
#santotomaslizeoa #emakumeikertzaileak #hezkuntza #ikastola #donostia
May 13