Nuestro pequeño mundo
Nuestro pequeño mundo
Tenemosvitalidad.
En la ikastola permanecemos en continuo crecimiento. Conoce nuestro día a día a través de las noticias y eventos de los distintos cursos, etapas y servicios. Queremos que Donostia entera sepa lo que hacemos. ¡Sumérgete en nuestro pequeño mundo!
🗺 LH4 Familien bisita 🗺
Ibilian-ibilian diziplinartekoan herrialde desberdinetara bidaiatuko dugu. 🧭
Nora joango gara? Zer behar dugu? 🌍
Oporren aurretik Kolinskitarrak etorri zitzaizkigun Errusian bizitakoak kontatzera! Asko ikasi genuen! 🤗
Eskerrik asko familia! 🧡
#santotomaslizeoa #familiak #bidaiatzen #hezkuntza #ikastola
Abr 15
🌭 HH3 OPILTXO BETEAK 🥖
HH3koak handien jangelara joan ginen opiltxo beteak prestatzera.
A ze txorixo festa!!!
#santotomaslizeoa #hezkuntza #esperimentazioa #sukaldea #ikastola
Abr 14
🎪 ZIRKUA 🎪
LH5eko ikasleok 3, 4 eta 5 urteko ikasleei prestatutako zirku emanaldia eginez, Gorputz Hezkuntzako proiektuari amaiera eman genion 🎭.
Pailazoak🤡, akrobaziak🤸🏾, malabareak🤹🏽♀️, magia🪄... eta sorpresak🎁 izan genituen!
#santotomaslizeoa #gorputzhezkuntza #kidetzea #ikastola #donostia
Abr 10
⚽️ Costa Daurada Cup 2026 ⚽️
Oporrak aprobetxatuz Lizeoko futbol talde batzuekin Costa Daurada Cup jokatzera joan gara.
Oso giro ona izan dugu, eta eguraldiak ere lagundu du. ☀️
Eskerrik asko, denon izenean, antolaketan aritu diren guztioi. 🧡
#santotomaslizeoa #costadauradacup2026 #kirola #hezkuntza #donostia
Abr 6
🌊 LH2 ITSAS HAIZEA DABIL 🌊
Oporren aurretik, gure irakaslea eta idazlea den Junkal Lertxundik (@jnkl.50 ), Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleoi berak idatzitako "Itsas haizea dabil" ipuina kontatu zigun.
Liburutegian berarekin izan genuen saiotxoa oso interesgarria izan zen, mila esker!! 🤩
#santotomaslizeoa #haurliteratura #hezkuntza #ikastola #donostia
Abr 3
Aurten ere DBH3ko ikasleok Errealeko Fundazioko Zabaldu Begiak eta Bete Ametsak ekimenean parte hartu dugu. ✨️
@rsfundazioa
Julene Sánchez @jsomp97 ikasle ohia eta Ibon Muguerza @onearmedsurfer_ibon surflariaren esperientziak entzun ondoren joko kooperatiboak landu genituen. 🫂
Eskerrik asko guregana hurbiltzeagatik! 🔆
#santotomaslizeoa #rsfundazioa #hezkuntza #ikastola #donostia
Abr 2
🏃🏼 LH5 Antiguako Korrika Txikian 🏃🏽♀️
5.mailako ikasleok atzo goizean Antiguako Korrika Txikian parte hartu genuen.
Zeinen ederra den auzoko beste eskolekin batera euskararen alde aritzea!!
Tipi tapa tipi tapa KO RRI KA!! 🧡
#santotomaslizeoa #korrikatxikia #24korrika #euskara #ikastola
Mar 28
🍰 LH3 Bizkotxo lehiaketa 🥧
Erronkako gure proiektuari amaiera emateko bizkotxo lehiaketa antolatu dugu hirugarren mailan. Ikaragarri goxoak zeuden guztiak, artista paregabeak!!
Hemen gela bakoitzeko irabazleak.
Zorionak!!
#santotomaslizeoa #bizkotxolehiaketa #hezkuntza #ikastola #donostia
Mar 27
🧡🏃🏾 KORRIKA TXIKIA IKASTOLAN 🏃🏼♀️💜
Ederki ospatu genuen atzo Korrika Txikia gure ikastolan! 🔆
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok lekukoa Lizeoan zehar eraman genuen.
LIZEOA ERE EUSKARAREN ALDE 👏🏽🧡
Gora Euskara eta Gora Korrika!!
#santotomaslizeoa #24korrika #euskara #ikastola #donostia
Mar 26
🏃🏼♀️🏃🏾♂️ KORRIKA 🏃🏾🏃🏻♀️
Gaurkoa benetan ederra izan da! 🧡
@axularlizeoa eta @ekintzaikastola -ko kideekin batera euskararen alde aritu gara 1.753Km-an!
Eskerrik asko parte hartzaile, ikusle eta antolatzaile guztiei! Gora Korrika eta gora euskara!!
@aek_korrika
@donostiaaek
@antiguako_aek
LIZEOA ERE EUSKARAREN ALDE 🔆
#santotomaslizeoa #24korrika #euskara #ikastola #donostia
Mar 25
🏃🏼♀️🏃🏾♂️ BADATOR KORRIKA 🏃🏾🏃🏻♂️
Lizeoak ere badu bere @aek_korrika -ko kilometroa!! 🧡💜
🫱🏿🫲🏼 1.753
📆 Martxoak 25
⏰️ 12:34
📍 Karmelo Etxegarai kalea (J.Mª Sert Plaza 2)
Bertan elkartuko gara!!
Lizeoa ere euskararen alde!! 🔆
@donostiaaek @antiguako_aek
#santotomaslizeoa #24korrika #hezkuntza #euskara #ikastola
Mar 24
LH2ko ikasleak lanbide desberdinak ezagutzen aritu gara eta ikastolako jangela eta sukaldea ezagutzeaz gain, sukaldari eta jangelako begiraleen lana ezagutu ditugu.👨🏻🍳👩🏼🍳 🍴
#santotomaslizeoa #sukaldea #hezkuntza #ikastola #donostia
Mar 23