Irudikatu zure lekua munduan. Zure ikastola Donostian.
Santo Tomas Lizeoan, hezkuntza integrala, kirola eta ikastolaz kanpoko ekintzen aniztasunaren bitartez, nor bere burua hazteko lekua eskaintzen dugu.
Filosofia
Hezkuntza eredua
Gure historia
Orientazioa
Bizitasunez beteriko ikastola
Ikastolan etengabeko mugimenduan gabiltza. Santo Tomas Lizeoko maila, etapa eta zerbitzu ezberdinen berri jakin nahi baduzu, jarraitu gure eguneroko bizitza. Donostia osoak izan dezala egiten ditugun gauzen berri. Murgildu gure mundu txikian!
🔶️ HH2 PSIKOMOTRIZITATE GELA BERRIA 🔷️
Esti psikomotrizistak eta Itziar orientatzaileak, 2 urtekoentzako psikomotrizitate gela berria sortu dute.
Orain 3 psikomotrizitate gela ditugu ikastolan!!
A ze zortea!! 🤸🏼♂️🤸🏾♀️🤸🏻
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #psikomotrizitatea #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 28
🗓 Eguberriko txokolate egutegiak 🍫
6.mailako ikasleok Hendaiako Gure Ikastolako (@gureikastolahendaia ) familiek @laiatxokolategia -rekin elkarlanean egindako egutegiak banatu ditugu.
On egiiin!! 😋
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #gureikastola #euskara #seaskaikastolak #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 27
🥁 Haur Danborrada 🥁
5.mailako ikasleok haur danborradako entseguekin hasi gara.
San Sebastian eguna ospatzeko gogotsu gabiltza!! ⚪️🔵⚪️🔵
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #danborrada #haurdanborrada #ospakizunak #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 26
☀️ LH3 EGUZKI SISTEMA 🪐
3.mailako ikasleok Eguzki Sistema landu eta proiektu ederra egin dugu.
Oso interesgarria izan da, lehendabizi, neurri ezberdinetako esferak sortu ditugu eta, ondoren, dagokion kolorearekin margotu eta apaingarriak jarri ditugu.
Talde lanean ederki aritu gara! 🎨🌍
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #eguzkisistema #proiektua #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 21
🤸🏻 HH2ko ikasleok oso gustura gabiltza gure ikastolan 🤸🏼♂️
Gela barnean zein kanpoan, lagunekin jolasean, liburuekin amesten, hamaiketakoa jaten, ederki gabiltza 🎉
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 20
Oso interesgarriak Eusko Legebiltzarrean "Haurrak eta nerabeak aro digitalean" gaiaren inguruan entzundako ponentziak. @hezkuntzaejgv
Jasotako informazioa Lizeoko Lehen Hezkuntzako familiekin partekatuko dugu datorren asterako deituko dugun bilera batean.
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #santotomaslizeoadbh #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 19
🤸🏻 HH5eko ikasleon artea mahaia jartzea gure eguneroko erronka da. Horren bidez matematika, talde-lana, autonomia eta beste hainbat gaitasun lantzen ditugu 🍽
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #jangela #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 18
🇵🇸 Azken hilabetean LH6 eta Batx2 bitarteko ikasleok Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren inguruko lanketa egin dugu.
🫱🏿🫲🏼 Maila bakoitzera egokitutako materiala erabili dugu: lehenik, gatazkaren testuingurua ezagutzeko eta ondoren Giza Eskubideen inguruko hausnarketa egiteko.
🧠 Helburua pentsamendu kritikoa garatzea eta gaur egungo gertaeren inguruko hausnarketa egitea izan da.
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #santotomaslizeoadbh #santotomaslizeoabatx #israelpalestina #gatazka #hezkuntza #pentsamendukritikoa #ikastola #donostia
Nov 17
HH4en jolas eta jolas gabiltza. HH 4-5 eta LH1-2 mailetako ikasleok gauden eraikuntzako kanpo espazio berriak ezagutu ditugu. 🤸🏻🤸🏼♂️
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 14
📢 IKASKOLI: XIBEROKO IKASTOLEN ALDEKO SASKIAK 📢
🌿 Aurten ere, IKASKOLI kanpainan parte hartuz, Xiberoko ikastolei babesa emateko aukera dugu. Xiberoko ekoizle txikien produktuekin 3 saski prestatu dituzte.
ℹ️ Saskia aukeratu: Pettarra, Arbaila edo/eta Basbürüa saskien artean www.ikaskoli.eus atarian. 🧀🍪
📍 Banaketa gunea aukeratu: SANTO TOMAS LIZEOA ikastola. 🧡
📆 Epea: azaroaren 23a. 📝
🗣️ Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz! 🗣️
#santotomaslizeoa #hezkuntza #ikastola #ikaskoli #xiberokoikastolak
Nov 12
🐷 Azaroak 11 San Martin eguna 🐷
Gaur, Haur Hezkuntzan 3, 4 eta 5 urtekook San Martin eguna ospatu dugu.
4 eta 5 urtekoak sukaldean txorizo otartekoak prestatzen aritu dira. A ze festa!!!!!🎉🎉
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #azaroak11 #sanmartineguna #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 11
HH4en jolas eta jolas gabiltza. Ipuin kontaketak, amtzerkiak eta jolasak ezagutzen ari gara. Gure eraikuntzako espazio berriak ezagutu ditugu. 🤸🏼♂️🤸🏻
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #haurhezkuntza #hezkuntza #ikastola #donostia
Nov 10
Kaixo! Zalantzarik baduzu?
Informazio gehiago behar?
Atsegin handiz lagunduko dizugu!




