DBH

DBH

Ikasle bakoitzak bere ibilbidea eraikitzea da gure funtsa, nork bere lekua aurkitzea. Aldaketa fisiko zein intelektual esanguratsuak gertatzen diren lau urteko etapa honetan, oinarrizko konpetentziak zein lanerako autonomia garatuko ditu ikasleak. Jarraipen pertsonala edukiz, bere bide propioa egiteko lehen erabakiak hartuko ditu gazte bakoitzak. Aldi honen amaieran, besteak beste, neska eta mutil bakoitzak ondorengo bidea hartuko du: batxilergoa edo erdi-mailako zikloa. 

 

Arlo akademikoari dagokionez, etapak izaera ezberdinetako aukerak eskainiko dizkio gazteari, ikasketa autonomoa bultzatuz. Ardatz diren ohiko ikasgaiekin batera, teknologia, bertsolaritza, gorputz eta arte adierazpena edo laborategia eta abar lantzeko aukera izango du nerabeak. Eremu horietan guztietan ikaslearen jakin-mina pizten saiatuko gara, lanarekiko konpromisoa eta esfortzua garatuz, berarentzat inspiratzaile izanik.

 

Gure ikaskuntza-irakaskuntza prozesua beti bizirik mantentzen dugu. Lanerako konpromisoa eta ardura transmititzeaz gain, gizartean sortzen diren beharrei adi gaude, horretarako askotan kanpoko erakundeekin lankidetzan jarduten dugu.

Ikasle bakoitzak bere ibilbidea eraikitzea da gure funtsa, nork bere lekua aurkitzea.

BIDELAGUNAK

Aurreko etapetan aurreikusitako premia bereziei erantzuteko programek jarraipena izango dute. Esfortzu berezia egiten dugu maila eta adin bereko ikasleek bidea elkarrekin egin dezaten, eta horretarako errefortzu egitura sendoa dugu, bakoitzaren etorkizuneko bide egokia aurkitzeko.

ELEANIZTASUNA

Euskarak gai guztietarako oinarrizko hizkuntza izaten jarraituko du, Gaztelania eta atzerriko hizkuntzetan izan ezik. Bestalde, 3. eta 4. mailan Gizarte ikasgaia ingelesez ematen da. Lehen aipatutako aukerako ikasgai horien artean Frantsesa eta Alemana ere eskainiko dira, lau urtetan ikasi ahal izateko.

ANTOLAKETA

Ikasleen behar eta nahi anitzei erantzuteko, ordutegi eta antolaketa arrazional eta egokitua dugu; jantoki eta garraio zerbitzuekin, nahiz Hedatuz programako ekintzen eta kirolen bitartez.

ORDUTEGIA

Goiza
Sarrera: 08:15, Irteera: 12:25.

Eguerdia
Sarrera: 13:25, Irteera: 15:15.

KIROLAK

Saskibaloia

Hockeya

Futbola

Atletismoa

HEDATUZ

Robotika - Proiektu teknologikoak

Tutorizazioa

Ttanttakaria

Ingelesa DBH

Antzerki eskola

Marrazketa eskola

Bertso eskola

Dantza eskola

Gitarraz abestu

ALBISTEAK

Ez da emaitzarik aurkitu.

Ezin izan duzu eskatutako orria aurkitu. Saiatu bilaketa hobetzen edo erabili goiko nabigazioa mezua aurkitzeko.