Futbola
Futbola
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan, futbolaren arau orokorrak eta oinarrizko trebetasunak lantzen dituzte. Talde mixtoez osatutako entrenamendu eta barne txapelketak egiten dituzte.
5. mailan, oinarrizko atletismo eta igeriketaz gain urtean zehar futbola eta beste kirol bat ere uztartzeko aukera izaten dute. Seigarren mailan, futbola eta beste kirol baten oinarrizko teknika garatzen dute eta Donostiako beste eskola batzuetako futbol taldeekin lehiatzen dira.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek, Multikirola egiturarekin bateragarria den teknifikazio saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Lizeotarrak Kirol Eskolak, futbolean sakontzeko aukera emango du arratsaldez.
Bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, futbolean trebatzea eta lehiatzen ikasteko aukera izaten dute. Gainera, futbol entrenamenduak ikastolako ordutegiarekin bateragarriak izaten dira. Txapelketak futbol federazioak antolatzen dituenez, araudiak zorroztuz doaz, baina gure helburu nagusiak lehengoak dira: partaidetza, hezigarria izatea, araudietara egokitzea eta lehiatzen ikastea. Jokalariaren banakako hobekuntzaz gain, taldearekiko konpromisoa, errespetoa eta lan kolektiboaren gaitasunak indartzera bideratzen ditugu.
3. mailatik aurrera, futbolean kirolatasun osoz lehiatzea izaten da helburu. Futbol lizentziak federazioaren bitartez tramitatzen dira eta lurraldeko zein Euskadiko futbol txapelketetan parte hartzeko aukera dugu. Entrenamendu saioak ikastolako bigarren hezkuntzako ordutegira egokitutakoak dira.
Ikastola garaia amaitu ondoren ere, gure ikasle-ohiek gure senior taldean futbolaz gozatzeko aukera izaten jarraitzen dute. Gainera, jokalari hauek gure kirol egituran formakuntzan laguntzeko aukera izaten dute, kirolari gazteagoen entrenatzaile bihurtuz.