Kiroltasuna Lizeoan
Kiroltasuna Lizeoan
Pertsona ardatz hartuta, konpromezua eta kiroltasuna, lortutako emaitzen aurretik daude.
Kirola heziketa eremu garrantzitsuenetakoa izanik, Lizeoko kirolean parte hartzen dugun guztiei, monitore, kirolari eta familiei heziketa prozesuaren parte konsziente izatea eskatzen zaigu, izan ere guztien partaidetzari esker lortzen dugu Lizeoan eta ikastolatik kanpo eredugarri izatea. Norbanakoaren helburuak kolektiboarenarekin uztartzea eta bertan sortzen diren gatazkak kudeatzea ez da erraza, baina gure ikasleen hazkunde fisiko, emozional eta sozialerako ezinbestekoak dira.
Gizatasuna eta kiroltasuna, Lizeoan ez dira negoziagarriak, lortzen denari baino balio gehiago ematen diogu lortzeko moduari. Bestalde, nahiz eta kirol egitura sendoa izan, kirolarien eta familien lankidetza eta konpromisorik gabe ahulagoak ginateke.