Benjaminetan Kirol ezberdinak
Benjaminetan kirol ezberdinak
Arau orokorrak ikasiz, kirol jolasetan ondo pasatzeko aukera ematen diegu.
Lizeoan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei kirol ezberdinak ezagutzeko aukera eman eta jarduera hauetako arau orokorrak ikasiz, kirol jolasetan ondo pasatzeko aukera ematen diegu.
Kirol bakoitzak behar dituen oinarrizko trebetasunak landuz, erosotasuna bilatzeko asmoarekin; ohiturak sortuz joatea, kirol bakoitzak dituen berezitasunak kontuan harturik.
Entrenamenduak eta barne txapelketa antolatzeko aukera dugu talde mixtoetan, 3. mailako topaketa bakoitzean gelak ere nahastuak eta 4. mailan neska-mutilez osatutako talde egonkorretan. Ikasgela bakoitzari kolore bat egokitzen zaio.
Benjaminak ondorengo kiroletan aritzen dira:
Atletismoa
Saskibaloia
Pilota
Igeriketa
Hockeya
Kirol alternatiboak
Futbola