Hockeya
Hockeya
Alebinetan, igeriketarekin batera atletismoa da oinarrizko jarduera. 5. mailan, oinarrizko atletismo eta igeriketaz gain, urtean zehar hockeya eta beste kirol bat ere uztartzeko aukera izaten dute. 6. mailan, hockeya eta beste kirol baten oinarrizko teknika garatzen dute, eta Donostiako beste eskola batzuetako hockey taldeekin lehiatzen dira.
Infantiletan, hockeyan trebatzea eta lehiatzen ikasteko aukera izaten dute. Gainera, hockey entrenamenduak ikastolako ordutegiarekin bateragarriak izaten dira. Txapelketak hockey federazioak antolatzen dituenez, araudiak zorroztuz doaz, baina gure helburu nagusiak lehengoak dira: partaidetza, hezigarria izatea, araudietara egokitzea eta lehiatzen ikastea. Jokalariaren banakako hobekuntzaz gain, taldearekiko konpromisoa, errespetoa eta lan kolektiboaren gaitasunak indartzera bideratzen ditugu.
Ikastola garaia amaitu ondoren ere, gure ikasle-ohiek beste klubekin dugun hitzarmenari esker hockeyaz gozatzeko aukera izaten jarraitzen dute. Gainera, jokalari hauek gure kirol egituran formakuntzan laguntzeko aukera izaten dute, kirolari gazteagoen entrenatzaile bihurtuz.