5 Danborrada

Ikastolako danborradak

Gehienek irrikaz itxaroten dute Lehen Hezkuntzako 5. mailara iritsi eta San Sebastian egunean haurren danborradan parte hartzeko unea. Egun batez, garai bateko soldaduen pare, hiriko kaleak zeharkatzen dituzte danborra edo kupela joaz.

Donostian, haurren lehenengo danborrada 1961ean ospatu bazen ere, Lizeoa 1984an estreinatu zen. Hala ere, Lizeoko danborrada ez dute haurrek bakarrik ospatzen; izan ere, badira helduen eta gazteen talde bana ere.

Helduena 2006an sortu zen. Gaueko 01:30ean Konportako errekaren ondoko Julio Caro Baroja plazan hasi eta ordu txikiak arte, Antiguoko kaleetan zehar ibiltzen dira inguru guztiak alaitzen.
Gero, 9:00etan gazteen Gaztekide danborradak hartzen du lekukoa. 2011. urtean atera zen lehen aldiz.

Audioak

Donostiako martxa

Donostiako antzinako imnoa

Diana

Iriyarena

Polka

Retreta

Tatiago

Hau dek hau

Gau bilera

Atsoen zalditeria

Oilarren zalditeria

Ataque de Herrico Shemes

Konporta

Bideoak  – Zuzendariak

Bideoak – Kaboak

Entseguak noiz?

Haur Danborrada

Entseguak 16:30-18:00 bitartean izango dira. LH2ko ikasleak komisiokideek jasoko ditugu 16:30tan geletan eta gurekin egongo dira denbora guztian. Hauek izango dira entsegu egunak. Alboan egun horretan zein kurtsotako ikasleak etorri behar diren jartzen du:

1. Azaroak 19: LH5
2. Azaroak 25: LH5
3. Azaroak 27: LH5
4. Abenduak 1: LH5
5. Abenduak 3: LH5
6. Abenduak 9: LH5
7. Abenduak 11: LH5
8. Abenduak 15: LH5/LH6
9. Abenduak 17: LH5/LH6
10. Urtarrilak 8: LH5/LH6/LH2
11. Urtarrilak 12: LH5/LH6/LH2
12. Urtarrilak 14: LH5/LH6/LH2

Gazteen Gaztekide danborrada

Entseguak 16:30-18:00 bitartean izango dira orohar. Urtarrilaren 7koa 12:30etan eta  eta 17koa 11:30etan izango dira goizez.

1. Urtarrilak 7 (12:30etan)
2. Urtarrilak 9
3. Urtarrilak 13
4. Urtarrilak 15
5. Urtarrilak 17 (11:30etan)

Helduen Danborkide danborrada

Entseguak 19:30-21:00 bitartean izango dira orohar. Urtarrilaren 17koa 10:30etan  izango da goizez.

1. Urtarrilak 8
2. Urtarrilak 12
3. Urtarrilak 14
4. Urtarrilak 17 (10:30etan)

Nola jantzi?

San Sebastian eguneko danborradako jantziei buruzko zenbait ohar dituzue jarraian. Arretaz irakurri, emandako jantziari errepasoa egin eta zerbait falta duzuela antzemanez gero e-maila bidali, garaiz, entseguetan zehar jantziak osatu ditzagun.

 URKETARIAK

  •  Zapata edo bota beltzak. ZAPATILARIK EZ.
  • Eskularru zuriak (norberak ekarri behar ditu)
  • Gonaren azpikaldea hartu behar baduzue, beti ere josita, EZ MOZTUTA EZTA PEGATUTA ERE.
  • Trentza ongi lotuta, lazoa bukaeran duelarik.
  • Korpinoa gonaren gainetik eta amantala korpinoaren gainean.
  • Amantala bi korapilorekin. LAZORIK EZ.
  • Blusa eta amantala garbitu (garbigailuan sar daitezke) eta lisatuta (plantxatuta) jantzi.

Itzuli behar direnean:

  • Blusa eta amantala garbitu (garbigailuan sar daitezke), baina ez lisatu garbitu ondoren.
  • Gona zikina badago garbigailuan sar daiteke, bestela arropa-eskuila pasa kontu handiz.
  • Azpikaldea askatuta itzuli beharko da.
  • Korpinoa ezin da garbigailuan sartu. Asko zikindu bada, tindategira eraman behar da, bestela
    arropa-eskuila pasa kontu handiz.

 

 SUKALDARIAK

  • Zapata edo bota beltzak. ZAPATILARIK EZ.
  • Eskularru zuriak (norberak ekarri behar ditu)
  • Jakaren azpitik kamiseta edo jertse txuria.
  • Galtzaren azpikaldea hartu behar baduzue, beti ere josita, EZ MOZTUTA EZTA PEGATUTA ERE.
  • Ilea luzea duzuenek jasota eraman beharko duzue sartu dizuegun lazo gorriarekin lotuta.

Itzuli behar direnean:

  • Kapela izan ezik, beste guztia garbigailuan garbi daiteke.
  • Galtzaren azpikaldea hartu baduzue, askatuta itzuli beharko da.

 

 DANBOR ETA KUPEL JOLEAK

  • Zapata edo bota beltzak. ZAPATILARIK EZ.
  • Eskularru zuriak (norberak ekarri behar ditu)
  • Kasaka azpitik kamiseta edo jertse gorria.
  • Galtzaren azpikaldea hartu behar baduzue, beti ere josita, EZ MOZTUTA EZTA PEGATUTA ERE.
  • Ilea luzea duzuenek jasota eraman beharko duzue sartu dizuegun lazo gorriarekin lotuta.

Itzuli behar direnean:

  • Galtzak garbigailuan sar daitezke, eta azpikaldea askatuta itzuli beharko dira.
  • Kasakak ezin dira garbigailuan sartu. Asko zikindu badira, tindategira eraman behar dira, bestela arropa-eskuila pasa kontu handiz.