Lizeotarrak Kirol Eskola

5 Hedatuz 5 Lizeotarrak Kirol Eskola. LH 3-6
Ikasle bakoitzak gustukoen duen taldekako kirol horretan edo horietan sakontzeko aukera.

Lizeotarrak Kirol Eskola

STL Kirol Taldeak 2026-2027 ikasturtetik aurrera eskaintzen duen teknifikazio esparru osagarria da, Eskola Kirolaren proposamena aberastu eta ikasle bakoitzak gustukoen duen edo dituen talde kiroletan aritzeko helburuarekin.

Ekimen honek ikasleei bestelako kirol-esperientziak bizitzeko aukera emango die, ohiko eskaintza osatuz eta kirol-praktika osasuntsua sustatuz.  

Ikasturte osoan zehar hiru kirol disziplina eskainiko dira: hockeya, futbola eta saskibaloia.

Azken urteotan, LH 1. eta LH 2. mailetarako antolatu diren Jolas-Heziko (Txikirol) saioek arratsaldez Lizeoan kirola egiteko sortu duten ohituraz baliatuz plazaratzen da ekimen hau ere. 

Informazioa deskargatu

Informazio baliagarria

LH 3 - 6

Arratsaldez (16:30-18:00)

Saskibaloia: asteartean 
Hockeya: asteazkenean
Futbola: ostegunean

w

STL Kirol taldea
kirolak@stl.eus