Betiko nortasuna, jantzi berria.

1960tik Donostian

Santo Tomas Lizeoak aurten 60. ikasturtea egin du. Lehen ikasturte hartatik hona mundua, bizitza… asko aldatu dira, baina gure hasierako nortasun ezaugarriek orduan bezain bizirik jarraitzen dute. 1960 urtean, askatasun kultural eta politiko urriko garai haietan, borondate eta ilusio guztiarekin gure euskal sustraiak finkatzea izan zen ikastolaren helburu nagusia, Lizeoa sortzera bultzatu gintuena.

Etorkizunerantz

Sei hamarkada hauetan gure ikasle eta familien bidelagun izaten ahalegindu gara. Gure sortzaileen ausardiak eta geroztik sortzen joan garen beste hainbat proiektuk, inspiratzaile bihurtu gaituzte, bai gure ikasleentzat, bai inguruko beste erakunde batzuentzat.

Jantzi berria

Lizeoaren nortasuna eta egitasmoa ez dira aldatu, ez eta aldatuko ere. Datorren ikasturtetik aurrera, ordea, gure janzkera eta estiloa aldatuko ditugu. Jadanik sare sozialetan gure bizitza, proiektu, ekimen eta gertaera esanguratsuenen berri ematen hasi gara. Aurrerantzean, gure nortasuna eta gure eguneroko jarduna islatzen dituzten ekimenak munduan aktiboki zabaltzeko asmoa dugu.

Elkar zaitez gurekin ondorengo topagune birtualetan:

Instagram
Youtube
Facebook
LinkedIn
Twitter

Gure historiaren beste aztarna batzuk

Santo Tomas eta Lizeoa izenak

Santo Tomas eta Lizeoa izenak

Nola sortu ziren? Xelebrea da, gero, santu izena duen ikastola laikoa garela aitortzea. Frankismo garaian ikastola, euskara eta euskal kultura bere osotasunean debekatuak zeuden. Lizeoaren sortzaileen asmoa Donostian euskarazko batxiler mailako eskolak ematea zenez,...

Laranja

Laranja

Lizeoko ikasle guztien artean bozkaketa egin zen eta kamiseten kolorea laranja eta estanpatua urdina izango zela erabaki zen.

Txalaparta

Txalaparta

Nola bilakatu zen txalaparta Lizeoko txirrina? 1972. urtean, Santo Tomas Lizeoa ikastolak gaur egun ezagutzen dugun kokapena hartu zuen, Donostiako Ibaieta auzo gainean. Hezkuntza lege berria zela-eta, ikastolak azpiegitura berriak behar zituen, eta horrela, aurretik...

Ikurra

Ikurra

Kirol jatorria 1973. urtean Santo Tomas Lizeoko kirol taldearen ikurra izango zenaren lehiaketa bat bultzatu genuen ikastolako ikasleen artean. Hainbat proposamenen artean aurkitzen zen ia 50. urtetan gurekin bidea egin duen ikurra. Jon Rotaetxek diseinatu eta gauzatu...

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...