Ateak beti irekiak

5 Hezkuntza 5 Matrikulazioa

Ateak beti irekiak

Irudikatu leku bat. Zure eskura hainbat ate, amets, helburu, etorkizun, ideia, pertsona eta aukera jartzen dituen tokia irudika ezazu. Zeure burua eta betiko bidelagunak izango direnak ezagutzen lagunduko dizun hezkuntza irudika ezazu. 2 eta 18 urte bitartean, balio humanistetan oinarritutako hezkuntza globala eskaintzen duena.

 

Gure sustrai eta kultura euskaldunean oinarrituta, munduari begira gizarte hobea lortzen lagunduko duena. Irudikatu bizitasunez betetako toki bat, zeure buruari beharrezkoak diren galderak egitea ahalbidetuko dizun lekua.

 

Zure bidean laguntzeko, zure beharrak, itxaropenak eta zaletasunak ezagutzeko ahalmen eta izaera dituen tokia. Zure ibilbidean kokatzen lagunduko dizun eta zure ateak irekiko dituen giltzak aurkitzeko tokia.
Matrikulazioa epe jakin batean egiten da. Gure ateak ordea, beti irekiak dituzu. Zatoz gurera!

Eskerrik asko mezuagatik!

Posta bidali da.

Sentitzen dugu.
Ezin izan da mezua bidali.

Saiatu berriro.