Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan
Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta ikastolatik gure komunitatearen eskaera horri aurre egiten diogu. Horretaz gain, ikastolan gure ikasle eta familien antolaketa erraztasunak kontuan hartu nahi ditugunez, Ingeles hizkuntzaren zertifikaziorako bi aukera eskaintzen dizkizuegu. Ikastolako ikasle nahiz kanpokoek, bai Oxford eta baita Cambridge unibertsitateek kudeatzen dituzten zertifikazioak ikastolan bertan egiteko aukera izango duzue.
Oxford azterketak ikastolan
Gure ikastola “Oxford Test of English”-en azterketa-erakunde ofiziala da. Proba gure instalazioetan burutzen da eta erabat online da. Emaitzen arabera B1 edo B2 mailaren Oxford-ziurtagiria lor daiteke.
Oxfordeko datak
Izena emateko azken eguna: Otsailaren 22a
Azterketaren eguna: Martxoaren 8a, 15:45etan
Izen emateko lotura
Oxford azterketei buruzko informazio gehiago
Cambridgeko azterketak ikastolan
Lacunza akademiarekin batera Cambridge-ko First (B2 mailako) azterketa ikastolan egiteko aukera ere eskaintzen dugu.
Cambridgeko datak
Guraso interesatuekin bilera: otsailaren 15ean
Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a
Ahozko azterketa: maiatzaren 20a
Idatzizko azterketa: maiatzaren 21a
Harremanetarako
Cambridge@lacunza.es, 943 464 700 edo ikastolan bertan
Cambridge azterketei buruzko informazio gehiago

