Udalekuetako informazio klausula

Erraztutako datu pertsonalak SANTO TOMAS LIZEOA-k tratatuko ditu, tratamenduaren arduradun bezala, ikastolak antolatzen dituen udaleku kudeaketa burutzeko, ikasleek udalekuetan egingo dituzten ekintzak antolatzeko helburuarekin. Datu horiek beharrezkoak izango dira beraien estantzia modu egoki eta eraginkorrenean kudeatzeko eta zerbitzu hobeago bat eskaintzeko. 

Datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarriak honakoak dira: Kontratu edo aurre kontratu baten gauzatzea; tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko. Interesdunaren adostasuna bere datu pertsonalen tratamenduan, helburu espezifiko baterako edo batzuetarako, beharrezkoa den momentuetan eskatuko direlarik, bai udaleku bakoitzaren hasieran edo horrek irauten duen bitartean. Interes legitimoa; interesdunak udalekuan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da bere datu pertsonalen erabilera. Udalekuaren kudeaketa aurrera eramateko beharrezkoa izatekotan osasun datuak eta bestelako datu sentikorrak tratatuko dira. Gainera, kasu jakin batzuetan udalekuen egonaldiaren kudeaketa aurrera eramateko beharrezkoak diren zuen seme-alaben datu pertsonalak udalekuak kudeatzen dituen enpresari, janaria hornitzen duen enpresari eta kanpoko begiraleei lagako zaizkie. Zuen seme-alaba udalekuetan inskribatzerakoan baimena ematen duzue udalekuak eta jantokia kudeatzeaz arduratzen diren enpresei osasunari edo behar bereziei buruzko datuak jakinarazteko, jarduera horietan behar bezala parte har dezaten. 

Datu pertsonalak beharrezkoak diren bitartean soilik gordeko dira, hau da, udalekuak irauten duen bitartean, egonaldia burutzeko behar diren eskakizunei erantzuna emateko. Nahi izanez gero eskubidea duzu ikastola@stl.eus helbidera zuzenduz zure datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez konfirmatzeko, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan, gure web orrian datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azaltzen den bezala. Kontsultatu gure pribatutasun politika. 

Horrez gain, ohikoa izaten da zuen seme-alabek udalekuetan egiten dituzten jardueretan irudiak erakustea. Hori dela eta, Santo Tomas Lizeoko Zuzendaritzak, datuen babeserako indarrean dagoen araudia aplikatuz, gurasoei edo legezko ordezkariei adostasuna eskatzen zaizue udalekuetan egindako ekintzetan zuen seme-alabak indibidualki edo taldean agertzen diren irudien argitalpenerako, eta horretarako, dokumentu honen amaieran ematen den formularioa bete dezazuen eskatzen dizuegu.