– Lege oharrak 

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA 

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu. 

1. ZEIN GARA?

SANTO TOMAS LIZEOAk ondorengo helbidea du: Manuel Lardizabal 24, 20018 Donostia. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 21 60 44. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: ikastola@stl.eus. 

www.santotomaslizeoa.net domeinua SANTO TOMAS LIZEOArena da. 

2. ZER DA SANTO TOMAS LIZEOAREN WEB SITE DELAKOA?

Orain www.stl.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta SANTO TOMAS LIZEOAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko. 

Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen. 

3. FITXA TEKNIKOA

Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gutxienez 800 x 600 pixel izango ditu eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. SANTO TOMAS LIZEOAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko. 

  
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK 

Web orri hau SANTO TOMAS LIZEOArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak SANTO TOMAS LIZEOArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo SANTO TOMAS LIZEOAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta SANTO TOMAS LIZEOAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea. 

 

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA 

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake. 

 

6.- IRAUPENA 

Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, SANTO TOMAS LIZEOAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira. 

 

7.- BERMEAK BAZTERTZEA  

SANTO TOMAS LIZEOAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, SANTO TOMAS LIZEOAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, SANTO TOMAS LIZEOAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik. 

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA  

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, SANTO TOMAS LIZEOA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango SANTO TOMAS LIZEOAk edo SANTO TOMAS LIZEOAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean SANTO TOMAS LIZEOAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko. 

 

9.- ESKUMENA  

SANTO TOMAS LIZEOAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta SANTO TOMAS LIZEOAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan. 

 

10.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA  

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo SANTO TOMAS LIZEOAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu. 

© SANTO TOMAS LIZEOA Eskubide guztiak gordeak.